Diputatuen kontseiluak 2019ko urtarrilaren 22ko bileran onartutako gaiak
Diputatuen kontseiluak 2019ko urtarrilaren 22ko bileran onartutako gaiak
Gobernu Kontseiluaren erabakiak
2019/01/22
GOBERNANTZAKO ETA GIZARTEAREKIKO KOMUNIKAZIOKO DEPARTAMENTUA
- Kontratazio espediente hau onartzea: Foru Kontratazioen Zentralaren bitartez, biomasa hornidurari buruzko esparru akordioa burutzekoa.
- Kontratazio espediente hau onartzea: Gipuzkoako Foru Aldundiaren ondareari eragindako galera edo kalte materialen estalduraren asegurua kontratatzekoa.
MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA
- Herri jabaritik desatxikitzea eta besterengarritzat jotzea 006-2 zk partzelaren bi lur-zati, GI-632 errepidearen Bergarako ekialdeko saihesbidea egiteko proiektua (2-V-82/1997 Gakoa).
BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA
- Ondare erantzukizuna eskatzeko espediente bat ebaztea.
GIZARTE POLITIKAKO DEPARTAMENTUA
- Diru laguntza hauen deialdia onartzea: 2019. urtean Gipuzkoako Lurralde Historikoan gizarte zerbitzuen eremuan diharduten irabazi asmorik gabeko gizarte ekimeneko entitateei zuzendutakoa.
2010