Breadcrumb

Asset Publisher

Back Diputatuen Kontseiluak 2018ko uztailaren 24ko bileran onartutako gaiak

Diputatuen Kontseiluak 2018ko uztailaren 24ko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

2018/07/24
Gobernu Kontseilua osatzen duten foru diputatuen argazkia

DIPUTATU NAGUSIA

  • Diru laguntza ematea zuzenean Tokikom SL enpresari: tokiko hedabideen plataforma digitalaren garapen gastuetan laguntzeko.

KULTURA, TURISMO, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA

  • Kontratazio espediente hau onartzea: Gazteguneko kudeaketa zerbitzua emateko.

GOBERNANTZAKO ETA GIZARTEAREKIKO KOMUNIKAZIOKO DEPARTAMENTUA

  • Kontratazio espediente hau onartzea: Foru Kontratazioen Zentralaren bitartez arratoiak eta intsektuak hiltzeko zerbitzua kontratatzeko esparru akordioa egitekoa.
  • Kontratazio espediente hau onartzea: Foru Kontratazioen Zentralaren bitartez lan arriskuen prebentziorako zerbitzua kontratatzeko esparru akordioa egitekoa.
  • Kontratazio espediente hau onestea: Gipuzkoako Foru Aldundiko eraikuntza eta egoitza ezberdinen arteko logistika zerbitzua, larrialdi kasuetarako beharrezkoak izan daitezkeen giza baliabideak eta bitarteko materialak jartzea barne.
  • Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2020rako Euskadiko Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdearen Programari atxikitxea.
  • Gipuzkoako Foru Aldundiko Lanpostu Zerrenda aldatzea.
  • Berraztertzeko errekurtso hau ebaztea: 2017ko martxoaren 28ko erabakiaren aurka jarritakoa, zeinaren bidez onartu baitzen berrikusi ondoren aldaketarik izan ez zuten lanpostuei zegokien balorazioa.

MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Debako arau subsidiarioen aldaketa puntuala. "Kasino Txurro-denda - hondartza zabalgune".
  • Kontratazio espediente hau onartzea: Erabilera orokorreko bidaiarien garraio erregular iraunkorreko zerbitzu publikoaren "Tolosa, N-I eta Buruntzaldea eta Donostiako loturak" izeneko emakida esleitzeko.
  • Diru laguntza ematea zuzenean Oarsoaldea SA eskualde garapeneko agentziari: zenbait jarduera gauzatzea zati batean finantzatzeko.

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

  • Foru Dekretua, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren eta Sozietateen gaineko Zergaren Erregelamenduak aldatzen dituena.
  • Konpromiso kreditua sortzea Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuan.
  • Ordainketa kredituaren transferentzia egitea eta konpromiso kredituaren transferentzia egitea Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuan.
  • Konpromiso kredituen transferentzia egitea Bide Azpiegituretako Departamentuan.
  • Zerga zehapenak barkatzeko eskaera ebaztea
  • Berri ematea: Aldundiko departamentuek eta foru sektore publikoko entitateek aurkeztutako aurrekontu proposamenak 2019ko ekitaldiko aurrekontua emaitzetara bideratutako aurrekontua prestatzeko.
  • 2018ko auditoretzen urteko plana.

BIDE AZPIEGITURETAKO  DEPARTAMENTUA

  • Onestea zerbitzu kontratu honen aldaketa eta luzapena: N-634 errepidean (0,115-51,780 KP) eta GI-638 errepidearen kostako zatietan, laugunea konpontzea eta sendotzea (12-OF-159/2015).
  • Onestea zerbitzu kontratu honen luzapena eta prezioak berrikustea: Lehentasun sareko eta oinarrizko sareko errepide arruntetan gainazala birgaitzea (3-RF-5/2016).
  • Onestea zerbitzu kontratu honen aldaketa eta luzapena: Eskualde sareko errepideetako zoruaren egitura birgaitzea (4-RF-9/2016).
  • Onestea zerbitzu kontratu honen aldaketa: Gipuzkoako Donostialdeko eta Bidasoaldeko (DB eremua) lehentasunezko eta oinarrizko sareetako errepideetan eta bizikleta bideetan artapen eta ustiapen lanak egiteko zerbitzua (2-O-3/2014).
  • Onestea zerbitzu kontratu honen aldaketa: Gipuzkoako Goierriko (GE eremua) lehentasunezko eta oinarrizko sareetako errepideetan eta bizikleta bideetan artapen eta ustiapen lanak egiteko zerbitzua (3-O-4/2014).
  • Onestea zerbitzu kontratu honen aldaketa: Gipuzkoako Urola Kostako eta Deba Kostako eskualdeetan (UD eremua) lehentasunezko eta oinarrizko sareetako errepideetan eta bizikleta bideetan artapen eta ustiapen lanak egiteko zerbitzua (4-O-39/2014).
  • Baimena eskatzea proiektu hau aldatzeko eta lanak behin behinean jarraitzeko: San Lorentzo-Larreko tuneleko Iruñeko noranzkoko hodian (A-15 autobidea) estaldura sendotzea eta instalazioak egokitzea (2004/54/CE Direktiba) (3-IN-21/2017).
  • Proiektua eta horri dagokion obren kontratazio espedientea onestea: GI-638 errepidea hobetzeko eta 1,200 eta 3,610 KPen artean oinezkoen pasabidea egiteko proiektua (2-EM-28/2016).
  • Zerbitzu kontratazio espediente hau onartzea: GI-638 errepidea hobetzeko eta 1,200 eta 3,610 KPen artean oinezkoen pasabidea egiteko proiektuko obrak zuzentzea (2-EM-28/2016-DO).

GIZARTE POLITIKAKO DEPARTAMENTUA

  • Kontratazio espediente hau onartzea: Egogain zentroko zainketa pertsonalen, soziosanitarioen eta osagarrien zerbitzua emateko.
  • Kontratazio espediente hau onartzea: Elizaran zentroan eguneko zentroaren, laguntzadun etxebizitzen eta babespeko apartamentuen zerbitzuak emateko.
  • Kontratazio espediente hau onartzea babesik gabeko egoeran dauden adingabeen famili-harrera zerbitzuari laguntza teknikoa emateko: harrera familiak hautatu eta prestatzea, famili-harrerari laguntza teknikoa ematea eta planifikazio, kudeaketa, koordinazio eta ebaluazioko zerbitzuak ematea.
  • Emaus Gizarte Fundazioarekin sinatutako lankidetza hitzarmena suntsiaraztea eta entitate horrekin sinatu beharreko kontratu-programa onartzea: gizarte bazterketa egoeran edo arriskuan dauden pertsonei zerbitzua eskaintzeko.
  • Aldatzea hainbat entitaterekin sinatutako lankidetza hitzarmenak eta kontratu-programak: desgaitasuna duten pertsonei egoitza arreta eskaintzeko (I., II. eta III. eranskinak).
  • Berriz 1 egoitzarekin sinatu beharreko kontratu programa onartzea: desgaitasuna duten pertsonentzako egoitza zerbitzua eskaintzeko.
  

2073