Breadcrumb

Asset Publisher

Back Diputatuen kontseiluak 2019ko azaroaren 26ko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2019ko azaroaren 26ko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

2019/11/26
Gobernu Kontseilua osatzen duten foru diputatuen argazkia

DIPUTATU NAGUSIA

  • ASPEGI - Emakume Profesional, Enpresari eta Zuzendarien elkarteari "Gipuzkoako Urrezko Plaka" emateko espedientea hastea.
  • EKONOMIA SUSTAPENEKO, TURISMOKO ETA LANDA INGURUNEKO DEPARTAMENTUA
  • Adieraztea Gipuzkoako Foru Aldundiak "ABE CAPITAL PARTNERS SGEIC, SA" sozietateak kudeatutako "ABE PRIVATE EQUITY FUND, FCR" arrisku kapitaleko funtsean parte hartu nahi duela.

KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA

  • Oinarri arautzaile hauek onartzea: «Carmen Adarraga Saria».

GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA

  • Zuzentzea Diputatuen Kontseiluaren 2019ko azaroaren 19ko erabaki hau: administrariak karrerako funtzionario izendatzeari buruzkoa.
  • Berraztertzeko errekurtso hau ebaztea: Gipuzkoako Foru Aldundiko delineatzaileen 7 plaza betetzeko hautapen prozesuaren deialdia onartzen zuen Diputatuen Kontseiluaren 2019ko irailaren 3ko erabakiaren aurka jarritakoa.
  • Berraztertzeko errekurtsoak ebaztea: Gipuzkoako Foru Aldundiko zerga agenteen 11 plaza betetzeko hautapen prozesuaren deialdia onartzen zuen Diputatuen Kontseiluaren 2019ko irailaren 3ko erabakiaren aurka jarritakoak.
  • Berraztertzeko errekurtso hau ebaztea: Gipuzkoako Foru Aldundiko ingurumeneko goi mailako teknikarien 3 plaza betetzeko hautapen prozesuaren deialdia onartzen zuen Diputatuen Kontseiluaren 2019ko irailaren 3ko erabakiaren aurka jarritakoa.

MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA

  • "BIC Gipuzkoa Berrilan, SA" sozietateko kapitala gehitzea eta baimena ematea kapital gehikuntza horretan parte hartzeko.

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

  • Zerga zehapenak barkatzeko eskaera ebaztea.

BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA

  • Proiektu honetako obrak egiteko kontratua suntsiarazteko espedientea hastea: Arroa Behean (Zestoa), N-634 eta GI-631 errepideen artean biribilgunea egiteko, EXCAVACIONES Y TRANSPORTES ORSA SL enpresarekin sinatutakoa.
  

1935