Breadcrumb

Asset Publisher

Back Diputatuen kontseiluak 2023ko martxoaren 7ko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2023ko martxoaren 7ko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

2023/03/07
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jauregiaren aurrealdea

DIPUTATU NAGUSIA

  • Adierazpen instituzionala: martxoak 8, emakumeen nazioarteko eguna.
  • Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2020-2023 Dirulaguntzen Plan Estrategikoa eguneratzea: 2023. ekitaldia.

GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA

  • Administrazioarekiko auzi errekurtsoa jartzea Auzitegi Gorenean, Ekonomia Ituneko Arbitraje Batzordeak urtarrilaren 27an emandako 4/2023 Ebazpenaren aurka.
  • Kontratazio espediente hau onestea: Foru Kontratazioen Zentralaren bitartez, energia elektrikoaren hornidura kontratatzeko esparru akordioa egiteko.

INGURUMENEKO ETA OBRA HIDRAULIKOETAKO DEPARTAMENTUA

  • Lankidetza hitzarmen hau onestea: Zumarragako Udalarekin sinatu beharrekoa Zumarragako Eitzagako ibarbidea Urbanizatzeko Proiektuko obrak gauzatzeko.
  • Lankidetza hitzarmen hau onestea: Pasaiako Udalarekin, Uraren Euskal Agentziarekin eta Añarbeko Uren Mankomunitatearekin sinatu beharrekoa, Donibaneko (Pasaia) saneamendu-proiektuaren 1. Faseko obrak gauzatzeko: Bonantza-Santiago Plaza.

EKONOMIA SUSTAPENEKO, TURISMOKO ETA LANDA INGURUNEKO DEPARTAMENTUA

  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2023ko deialdia onestea: nekazaritza ustiategietan nekazari gazteak ezartzekoak.
  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak aldatzea eta 2023ko deialdia onestea: Turismo-enpresentzako ekintzailetzarako eta/edo zerbitzuak digitalizatzeko eta sustapen- eta merkaturatze- jarduerentzako.

MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Herri jabaritik desatxikitzea eta besterengarritzat jotzea GI-131 errepidearen Urnietako saihesbidea egiteko proiektuaren partzelarioko 210 eta 217 zenbakidun partzelak.
  • Herri jabaritik desatxikitzea eta besterengarritzat jotzea GI-131 errepidean Urnietako saihesbidea egiteko proiektuaren eta bere 2. proiektu aldatuaren 137. lurzatia.

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

  • Konpromiso kredituak sortzea Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuan.
  • Konpromiso kreditua sortzea Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuan.
  • Ordainketa kredituaren transferentzia eta konpromiso kreditua sortzea Gizarte Politiketako Departamentuan.

BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA

  • Proiektu hau aldatzeko espedientea hasteko baimena ematea: Itxibarrieta biribilgunea osatze aldera Lasarte-Oriako hegoaldeko N-I-451 lotunean (Allerru) biribilgune goratua egiteko proiektua. Aurrekontu eguneratua.

GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Hurkoa Fundazioarekin sinatu beharreko kontratu-programa berri bat onestea, pertsona heldu ezinduentzako tutoretza zerbitzua eskaintzeko.
  • Agifes elkartearekin sinatu beharreko kontratu-programa onestea: gaixotasun mental kronikoaren ondorioz zailtasun sozial larriak dituzten pertsonei eta familiei zuzendutako zerbitzuak emateko.

KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA

  • 2/2023 Foru Dekretua, martxoaren 7koa, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuak antolatutako udako ekintzetan parte hartzen dutenek ordaindu beharko dituzten prezio publikoak ezartzekoa.
  

1305