Gipuzkoako Foru Aldundiaren adierazpena
Gipuzkoako Foru Aldundiaren adierazpena
Donostian, 2023ko urriaren 2an.
Gipuzkoako Foru Aldundiak, erakunde adierazpen honen bitartez, azken asteetan Donostian salatutako sexu eraso eta kale-jazarpenak irmoki salatu eta arbuiatu nahi ditu. Foru erakundeak, aldi berean, elkartasun osoa eta babesa eskaini nahi die eraso horiek pairatu dituzten emakumeei, nahiz haren gertuko lagun eta senitartekoei.
Emakumeen kontrako indarkeriaren aurrean erantzun publikoa emateko Gipuzkoako protokolo instituzionalari jarraituz, Foru Aldundiak bat egiten du Donostiako Udalak kaleratu duen adierazpenarekin. Beste behin ere, gizon eta emakumeen berdintasunaren aldarrian jartzen dugu azpimarra, halako erasoen oinarri-oinarrian gizon eta emakumeen berdintasun eza baitago, emakumeak kontrolpean izan nahi dituzten jarrera eta ideia matxistak.
Emakumeen duintasuna, sexu askatasuna eta integritate fisikoa eskubide urraezinak dira. Eskubide horien aurkako ekintzak erabat onartezinak dira, ez dute lekurik gure gizartean. Emakume guztiek dute aisialdiaz eta gizarte harremanez askatasun osoz gozatzeko eskubidea, eta, horregatik, indarkeria sexistarik gabeko kale, auzo, udalerri eta hiriak nahi ditugu.
1402