Gipuzkoako Foru Aldundiaren adierazpena
Gipuzkoako Foru Aldundiaren adierazpena
Donostia, 2023ko urriak 5.
Gipuzkoako Foru Aldundiak, adierazpen instituzional honen bidez, bere gaitzespen irmoena adierazi nahi du Lezon gertatutako eraso matxistaren aurrean. Era berean, Foru Aldundiak bere gertutasuna eta elkartasuna adierazten dio biktimari, bai eta haren senide eta hurbilekoei ere.
Gipuzkoako Foru Aldundiak bat egiten du Lezoko Udalak argitaratutako adierazpenarekin, Emakumeen aurkako Indarkeriaren aurrean Erantzun Publikoa emateko Gipuzkoako Protokolo Instituzionalaren jasotzen duena betez. Horrelako gertakarien jatorria da gizonen eta emakumeen arteko berdintasun falta, emakumeen mende eta kontrolpean egon nahi duten jarrera eta ideia matxistak.
Horregatik guztiagatik, berriro ere, berdintasunaren aldeko aldarrikapena azpimarratzen dugu. Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna errespetatzea, bai eta pertsonaren duintasuna, sexu-askatasuna eta osotasun fisikoa errespetatzea ere, eskubide bortxaezinak dira; eskubide horien aurka egiten duten jokabideek ez dute lekurik gure gizartean. Emakume guztiek dute aisialdiaz eta gizarte-harremanez askatasun osoz gozatzeko eskubidea, eta, horregatik, berriz ere adierazi nahi dugu indarkeria sexistarik gabeko kaleak, auzoak, udalerriak eta hiriak nahi ditugula.
Nerea Isasi Berdintasuneko foru zuzendariak gaur 19:30ean Gurutze Santuaren plazan egingo den gaitzespen kontzentrazioan parte hartuko du eta deialdia egiten die herritar guztiei ere, batu daitezen.
1794