Breadcrumb

Asset Publisher

Back Diputatuen Kontseiluak 2017ko uztailaren 26ko bileran onartutako gaiak

Diputatuen Kontseiluak 2017ko uztailaren 26ko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

2017/07/26
Gobernu Kontseilua osatzen duten foru diputatuen argazkia

DIPUTATU NAGUSIA

  • Onartzea Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2017-2019 Diru Laguntzen Plan Estrategikoa.  
  • Diru laguntza ematea zuzenean Elkarrekin - Together Kultur Elkarteari: "Sentitu, pentsatu, ekin. Elkarrekin" proiektuaren barruan, unitate didaktikoa finantzatzeko.  
  • 2015-2019 Kudeaketa Plan estrategikoaren jarraipen txostena: 2017ko ekaina.

KULTURA, TURISMO, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA

  • Diru laguntza ematea zuzenean Gipuzkoako Mendizale Federazioari: "Gipuzkoako eskalada guneak - Birhornitzea eta mantentzea 2017-2020" proiektua gauzatzeko.  

GOBERNANTZAKO ETA GIZARTEAREKIKO KOMUNIKAZIOKO DEPARTAMENTUA

  • Kontratazio espediente hau onartzea: Foru Kontratazioen Zentralaren bitartez, ibilgailuen aseguruak kontratatzeko esparru akordioa burutzekoa.  
  • Adingabeen babeserako klausulak onartzea: Gipuzkoako Foru Aldundiak adingabeekin ohiko harremana eskatzen duten zerbitzuak edo prestazioak kontratazio prozedura guztietan sartu beharrekoak.  
  • Eskubide hobeko hirugarrengotzaz baliatzea.  
  • Baimena ematea Sueskola Gipuzkoa Fundazioari: egiturako langileen talderako bi formatzaile kontratatzeko burutzen duen hautaketa prozesutik eratorritako kontratazio zehatzak egiteko.  

EKONOMIA SUSTAPENEKO, LANDA INGURUNEKO ETA LURRALDE OREKAKO DEPARTAMENTUA

  • Diru laguntza ematea zuzenean Fundación Biozientziak-Gipuzkoa Fundazioari: 2017ko Jarduera Plana garatzeko.  

MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Onartzea enkante irekiaren bidez besterentzea: Donostiako Ataria bizigune multzoko 13 zenbakiko txaleta eta 4 eta 5 zenbakiekin adierazitako garaje-trastelekuak.  
  • Onartzea enkante irekiaren bidez besterentzea: Andrearriaga 1.2.06 eremuaren konpentsazio proiektuko "H" izeneko lurzatiaren gaineko % 56,74ko banatu gabeko partaidetza.  
  • Donostiako Etxegintza erakunde publikoarekin sinatu beharreko bost apartamenturen errenta kontratuak: "Housing First" programa garatzera bideratzeko.   
  • Salerosketaren bitartez erostea Donostiako Errotaburu pasealekuko 1 zenbakian dauden finka batzuk.  

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

  • BIDEGI Gipuzkoako Azpiegituren Agentzia - Agencia Guipuzcoana de Infraestructuras SAren Plan Ekonomiko Finantzarioa eguneratzea.  
  • Zerga zehapenak barkatzeko eskaera ebaztea.
  • Konpromiso kreditua sortzea eta ordainketa kredituen transferentzia egitea Diputatu Nagusiaren Alorrean.  
  • Ordainketa kredituen transferentziak egitea eta konpromiso kredituen transferentziak egitea Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuan.  
  • Konpromiso kreditua sortzea, konpromiso kredituen transferentzia egitea eta ordainketa kredituen transferentzia egitea Bide Azpiegituretako Departamentuan.  
  • Tutoretza finantzarioaren funtzioa betetzea. Berri ematea: 2017ko ekaina.  
  • Aldundiko departamentuek eta foru sektore publikoko entitateek aurkeztutako aurrekontu proposamenak. Berri ematea: 2018ko ekitaldiko aurrekontua emaitzetara bideratutako aurrekontua prestatzeko.  

BIDE AZPIEGITURETAKO  DEPARTAMENTUA

  • Aldaberritzea Gipuzkoako Foru Aldundiak 2011ko apirilaren 11n izenpetutako Konpromiso Kontratu hau: Foru Aldundiak Bidegi SAren finantzaketa kontratuen esparruan zer obligazio hartzen dituen ezartzen duena.   
  • Onartzea Oiartzungo Udalarekin sinatu beharreko lankidetza hitzarmena: "Zerbitzu bide berri baten proiektua Oiartzungo Lintzirin poligonoan (1-CO-75/2017)" lanak egin eta finantzatzekoa.   
  • Proiektu hau onartzea: zerbitzu bide berri baten proiektua Oiartzungo Lintzirin poligonoan (1-CO-75/2017).  
  • Ondorengo zerbitzuen kontratazio espedientea onartzea: Gipuzkoako Eskualde Sareko eta Sare Lokaletako errepideetan eta bizikleta bideetan artapen eta ustiapen lanak egiteko zerbitzua (2-O-11/2017).   

GIZARTE POLITIKAKO DEPARTAMENTUA

  • Honako zerbitzuen kontratazio espediente hau onartzea: desgaitasun balorazioetarako beharrezkoak diren mediku eta psikologia txostenak egiteko laguntza teknikoa emateko eta mendekotasunaren balorazioa eskatu duten pertsonei buruzko informazioa lortzeko.  
  • Kontratazio espediente hau onartzea: Gizarte Larrialdietarako Koordinazioko Foru Zerbitzua eskaintzeko.  
  • Gastua baimendu eta xedatzea udalen eta mankomunitateen alde: mendeko pertsonei etxeko laguntza zerbitzua eskaintzeagatik 2017an sortzen diren obligazio ekonomikoak betetzeko.  
  • Hurkoa Fundazioarekin sinatutako hitzarmena amaitutzat ematea eta fundazio horrekin eta Hurkoa-Zainduz Fundazioarekin sinatu beharreko kontratu programa onartzea.  

INGURUMENEKO ETA OBRA HIDRAULIKOETAKO DEPARTAMENTUA

  • Ondorengo obren kontratazio espedientea onartzea: "Tolosan dagoen Gipuzkoako Agiritegi Nagusiaren birgaitze energetikoko" proiektua gauzatzeko.
  

1917