Breadcrumb

Asset Publisher

Back Diputatuen kontseiluak 2018ko maiatzaren 22ko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2018ko maiatzaren 22ko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

2018/05/22
Gobernu Kontseilua osatzen duten foru diputatuen argazkia

KULTURA, TURISMO, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA

  • Onartzea Transferentzien Bitariko Batzordearen akordio proposamena: Gipuzkoako Lurralde Historikoan kokatuta dauden Estatuaren titulartasuneko artxiboak kudeatzeko eginkizunak eta zerbitzuak eskualdatzekoa.

GOBERNANTZAKO ETA GIZARTEAREKIKO KOMUNIKAZIOKO DEPARTAMENTUA

  • Kontratazio espediente hau onartzea: Foru Kontratazioen Zentralaren bitartez, informatikako ekipoen hornidura kontratatzeko esparru akordioa egitekoa.
  • Berrikusi diren lanpostuen artetik esleituta zuten balorazioa bere horretan utzi direnen zerrenda onartzea.
  • Hainbat lanposturi esleitu zaien behin betiko balorazioa onartzea.
  • Gipuzkoako Foru Aldundiko Lanpostu Zerrenda aldatzea. (2)
  • Gardentasunari eta informazio publikoa eskuratzeari buruzko 2014ko otsailaren 6ko 4/2014 Foru Arauaren betetze mailaren txostena aurkeztea.

EKONOMIA SUSTAPENEKO, LANDA INGURUNEKO ETA LURRALDE OREKAKO DEPARTAMENTUA

  • Diru laguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2018ko deialdia onartzea: Gipuzkoan, enpresetan pertsonen partaidetza sustatzeko programakoak.

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

  • Ordainketa kredituaren transferentzia egitea eta konpromiso kredituaren transferentzia egitea Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuan.
  • Ordainketa kredituaren transferentzia egitea Diputatu Nagusiaren Alorrean.
  • Formalizatu den finantzaketa eragiketaren berri ematea.

BIDE AZPIEGITURETAKO  DEPARTAMENTUA

  • Proiektua eta horrek atxikitako ondasun eta eskubideen zerrenda onartzea:  GI-3230 errepidea (1,200 - 1,800 KP) zabaltzeko eta hobetzeko (3-EM-103/2017).
  

1752