Diputatuen Kontseiluak 2018ko martxoaren 13ko bileran onartutako gaiak
Diputatuen Kontseiluak 2018ko martxoaren 13ko bileran onartutako gaiak
Gobernu Kontseiluaren erabakiak
2018/03/13
DIPUTATU NAGUSIA
- Zerbitzu kontratazio espediente hau onartzea: Bitarteko eta komunikazio euskarri desberdinetan (prentsan, irratian, telebistan, kalean eta interneten) informazio, publizitate, komunikazio eta gizarteratze elementuen planifikazioa eta erosketa.
KULTURA, TURISMO, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA
- Diru laguntza hauen oinarri arautzaileak onartzea: Gipuzkoako haurren, nerabeen eta gazteen sustapen alorrekoak.
- Diru laguntza hauen 2018ko deialdia onartzea: Gipuzkoako udalek haur, nerabe eta gazteentzako planak eta jarduerak garatzeko.
GOBERNANTZAKO ETA GIZARTEAREKIKO KOMUNIKAZIOKO DEPARTAMENTUA
- "Informatika Zerbitzuen Foru Elkartea - Sociedad Foral de Servicios Informáticos SA" (IZFE SA) foru sozietateari baimena ematea: garapeneko teknikari bat kontratatzeko, mugagabeko kontratuaren bidez.
- Aurretiazko eginbideetan akusazio partikular gisa jardutea gizarte laguntzak bidegabe jasotzearen inguruan.
MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA
- Behin betiko onartzea Pasaiako Portuko zerbitzugunearen antolaketa Plan Bereziaren berrikuspena.
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
- Konpromiso kreditua sortzea, konpromiso kredituen transferentzia egitea eta ordainketa kredituaren transferentzia egitea Gizarte Politikako Departamentuan.
- Konpromiso kreditua sortzea eta ordainketa kredituaren transferentzia egitea Diputatu Nagusiaren Alorrean.
- Kreditu gehigarria onartzea Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuan.
- Zerga zehapenak barkatzeko eskaera ebaztea.
- Arauen aplikazioak eragindako ondare erantzukizuneko hainbat erreklamazio ebaztea (10/2006 Foru Araua, PFEZ).
BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA
- Proiektu hau onartzea: "GI-3592 errepidea (1,065-1,300 KP) zabaltzeko eta hobetzeko proiektua (1-EM-42/2017)."
1705