Diputatuen kontseiluak 2019ko apirilaren 30eko bileran onartutako gaiak
Diputatuen kontseiluak 2019ko apirilaren 30eko bileran onartutako gaiak
Gobernu Kontseiluaren erabakiak
2019/04/30
KULTURA, TURISMO, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA
- Gipuzkoako gazteen prestakuntza espezializatua osatzea helburu duten bekak eta laguntzak emateko oinarri arautzaileak onartzea hurrengo gaietan: kultura, gazteria, kirolak, turismoa eta lankidetza alorrean.
GOBERNANTZAKO ETA GIZARTEAREKIKO KOMUNIKAZIOKO DEPARTAMENTUA
- Gipuzkoako Foru Aldundiko Lanpostu Zerrenda aldatzea.
- Kontratazio espediente hau onartzea: tirada txiki eta ertaineko lanak inprimatzeko eta koadernatzeko zerbitzuari buruzko esparru akordioa egitekoa.
- Aurkeztea Gipuzkoako Foru Aldundiko Kudeaketa Publiko Aurreratuko Eredua ezartzeko planaren jarraipen eta ebaluazio txostena (2016-2018).
MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA
- Onartzea Aretxabaletako Udalak egindako 487,83 m²-ko lursailaren doako lagapena: Aretxabaletako GI-627-31 lotunean Basabeko biribilgunea egiteko proiektua egikaritzeko.
- Euskadiko Autonomia-Erkidegoaren Administrazioari doan lagatzea Zarauzko Igerain edo Monte Albertia higiezinaren zati den Etxe Txikia eraikinaren erabilera.
- Traktore bat doan besterentzea Euskadiko Autonomia-Erkidegoaren Administrazioari: Fraisoro Eskola Bigarren Hezkuntzako Institutuak dituen ikasleen prestakuntzarako erabiltzeko.
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
- Onartzea Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2018ko urteko kontuak.
- Konpromiso kredituak sortzea Diputatu Nagusiaren Alorrean.
- Konpromiso kredituak sortzea eta konpromiso kredituen transferentzia egitea Gizarte Politikako Departamentuan.
- Kreditu gehigarria onartzea Ogasun eta Finantza Departamentuan.
- Onartzea lan hauek egiteko proiektua eta dagokion kontratazio espedientea: Errotaburu 2ko eraikineko fatxaden birgaitze eta konponketa proiektua.
- Zerga zehapena barkatzeko eskaera ebaztea.
BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA
- Azkoitiko Udalari eskualdatzea "GI-3173 Urrategi (Azkoitia)" errepidearen hasierako zatiaren titulartasuna.
- BIDEGI SAri atxikitzea eta desatxikitzea A-15 eta N-I ahalmen handiko errepideetako zati jakin batzuk, eta kobratzen hastea 6/2018 Foru Arauak araututako kanona.
GIZARTE POLITIKAKO DEPARTAMENTUA
- Aldatzea Zorroaga Fundazioarekin sinatutako kontratu-programa: mendekotasun-egoerek eragindako beharrizanei aurrea hartu eta erantzuteko zerbitzuak eskaintzeko (II. eranskina: langileen zerrenda eta III. eranskina: erregimen ekonomikoa).
- Aldatzea Atzegi elkartearekin sinatutako kontratu-programa: desgaitasuna duten pertsonei egoitza arreta eskaintzeko (III. eranskina: erregimen ekonomikoa).
- Zuzentzea 2019ko martxoaren 26ko erabakiaren II. (langileen zerrenda) eta III. (erregimen ekonomikoa) eranskinak Gerozerlan S.L. enpresari dagozkionak.
- Onartzea lan hauek egiteko proiektua eta dagokion kontratazio espedientea: Azpeitiko Loiolako Ignazio etorbideko 65-67 zenbakietako behe solairuan dagoen lokala egokitzeko obrak, adimen desgaitasuna duten pertsonentzako eguneko zentro gisa erabiltzeko.
- Onartzea lan hauek egiteko proiektua eta dagokion kontratazio espedientea: Azpeitiko Loiolako Ignazio etorbideko 81-83 zenbakietako behe solairuan dagoen ekipamendu sozialeko lokala egokitzeko obrak, adimen desgaitasuna duten pertsonentzako bi ostatu modulu gisa erabiltzeko.
- Kontratazio espediente hau onartzea: Gizarte babesgabetasun egoeran dauden adingabeentzako Eibarko "Matsaria" egoitza harrera zerbitzua emateko.
- Kontratazio espediente hau onartzea: Gizarte babesgabetasun egoeran dauden adingabeentzako bost egoitzen (Azpeitia, Igeldo, Legorreta, Urretxu eta Arrasate) harrera zerbitzua emateko.
1948