Diputatuen kontseiluak 2019ko ekainaren 4ko bileran onartutako gaiak
Diputatuen kontseiluak 2019ko ekainaren 4ko bileran onartutako gaiak
Gobernu Kontseiluaren erabakiak
2019/06/04
DIPUTATU NAGUSIA
- Dirulaguntza ematea zuzenean Soziolinguistika Klusterrari: IBILI euskararen berrikuntzarako laborategi kooperatiboaren proiektua garatzen laguntzeko.
GOBERNANTZAKO ETA GIZARTEAREKIKO KOMUNIKAZIOKO DEPARTAMENTUA
- Baimena ematea Fundación Sueskola Gipuzkoa Fundazioari: trebatzaile-laguntzaileen egungo lan poltsa handitzeko hautaketa prozesua egiteko.
EKONOMIA SUSTAPENEKO, LANDA INGURUNEKO ETA LURRALDE OREKAKO DEPARTAMENTUA
- Dirulaguntza ematea zuzenean Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteari: Gastronomia 4.0 estrategiaren inguruan 2019 urtean garatuko diren jarduerak abian jartzeko.
MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA
- Foru Dekretua, bizikleta eta oinezkoen bide-zati egin berriak Gipuzkoako Foru Bizikleta Bideen Sarearen Katalogoan sartzekoa.
- "Kabia" foru erakunde autonomoari eta "Fundación Adinberri Fundazioa"ri dohainik lagatzea Gipuzkoako Foru Aldundiak Miramon eraikin taldean dituen bulegoen behe solairuko zenbait espazioren erabilera erakunde horien egoitza izan daitezen.
- Herri jabaritik desatxikitzea eta besterengarritzat jotzea 040 zk.ko partzelaren lur-zatia, Seguratik Zerainera doan errepidea zabaltzea eta hobetzeko Proiektua (2-EM-2/1986 Gakoa).
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
- Ordainketa kredituaren transferentzia egitea eta konpromiso kredituaren transferentzia egitea Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuan.
- 2019ko apirilaren 2an onartutako kreditu gehigarria aldatzea (Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentua).
GIZARTE POLITIKAKO DEPARTAMENTUA
- Aldatzea hainbat entitate kolaboratzailekin sinatutako lankidetza hitzarmenak eta kontratu-programak: desgaitasuna duten pertsonen osoko arreta integrala eskaintzeko (III. eranskina: araubide ekonomikoa).
1776