Diputatuen kontseiluak 2019ko maiatzaren 21eko bileran onartutako gaiak
Diputatuen kontseiluak 2019ko maiatzaren 21eko bileran onartutako gaiak
Gobernu Kontseiluaren erabakiak
2019/05/21
DIPUTATU NAGUSIA
- Dirulaguntza ematea zuzenean Nabarralde Fundazioari: "Arantzazu, memoria gunea" proiektuaren finantzaketan laguntzeko.
- Dirulaguntza ematea zuzenean Gipuzkoako Bazkundeari: "Nola eragiten dioten Gipuzkoako azpiegiturek lurraldeko enpresen lehiakortasunari" proiektua finantzatzeko.
- Dirulaguntza ematea zuzenean Photomuseum - Argazki & Zinema Museoa Fundazioari: 2019. urtean entitateak izango dituen funtzionamendu gastuak finantzatzeko.
- Dirulaguntza ematea zuzenean Villabonako Udalari: udalerriaren 400. urteurrena ospatzeko egindako ekintzen programa finantzatzeko.
KULTURA, TURISMO, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA
- Foru Dekretua, Elías Querejeta Zine Eskolan ematen diren graduondoko programetan matrikulatzeagatik eskatzen den prezio publikoa aldatzen duena.
GOBERNANTZAKO ETA GIZARTEAREKIKO KOMUNIKAZIOKO DEPARTAMENTUA
- Kontratazio espediente hau onartzea: Foru Kontratazioen Zentralaren bitartez posta zerbitzua kontratatzeko esparru akordioa.
- Kontratazio espediente hau onartzea: Gipuzkoako Foru Aldundiko ibilgailu arinen mantentze lanen zerbitzua kontratatzeko.
- Gardentasunari eta informazio publikoa eskuratzeari buruzko 2014ko otsailaren 6ko 4/2014 Foru Arauaren betetze mailaren txostena aurkeztea.
EKONOMIA SUSTAPENEKO, LANDA INGURUNEKO ETA LURRALDE OREKAKO DEPARTAMENTUA
- Diru laguntza ematea zuzenean Basque Culinary Center Fundazioari: LABe proiektuaren jardueraren garapena finantzatzeko.
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
- “Mubil Fundazioa” foru fundazioaren aurrekontua onartzea.
- Kreditu gehigarria onartzea Gobernantzako eta Gizartearekiko Komunikazioko Departamentuan.
- Konpromiso kreditua sortzea, ordainketa kredituaren transferentzia egitea eta konpromiso kredituaren transferentzia egitea Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuan.
BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA
- Onartzea lan hauek egiteko proiektua eta dagokion kontratazio espedientea: GI-3610 errepidean (1,940 - 3,050 KP) bide-zoruaren egitura birgaitzeko (3-RF-45/2019).
- Proiektu honek atxikitako ondasunen eta eskubideen zerrendatik kentzea 36. eta 37. lurzatien azalera batzuk: Zarautzen N-634 errepidearen 1. zatia (Asti - Vista Alegre) egiteko proiektua (4-V-48/1998-PT).
- Onartzea lan hauek egiteko proiektua eta dagokion kontratazio espedientea: GI-2632 errepideko 17,335 eta 21,950 KPen artean, zorua birgaitzeko eta drainatze sarea eta euste elementuak hobetzeko (1-RF-5/2019).
GIZARTE POLITIKAKO DEPARTAMENTUA
- Foru Dekretua, zeinaren bidez aldatu egiten baitira Gipuzkoako Lurralde Historikoan mendekotasuna dutenentzako arreta zentroen erabiltzaileen gehieneko ekarpen ekonomikoak, abenduaren 18ko 30/2018 Foru Dekretuaren bidez onetsiak.
- Behin betiko onartzea Irungo Arbes auzoan gizarte zerbitzuen zentro baten proiektua idazteko, zuzentzeko, eraikitzeko, ekipatzeko eta ustiatzeko lanei buruzko bideragarritasun azterketa.
- Kontratazio espediente hau onestea: Irungo Arbes auzoan gizarte zerbitzuen zentro baten proiektua idazteko, zuzentzeko, eraikitzeko, ekipatzeko eta ustiatzeko.
1903