Breadcrumb

Asset Publisher

Back Diputatuen kontseiluak 2020ko abenduaren 9ko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2020ko abenduaren 9ko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

2020/12/09
Gobernu Kontseilua osatzen duten foru diputatuen argazkia

DIPUTATU NAGUSIA

  • Kutxabank, BBVA, Laboral Kutxa eta Banco Sabadell entitateekin formalizatutako hainbat kreditu lerro berritzeko eta birfinantzatzeko egin diren gestioen berri ematea.

INGURUMENEKO ETA OBRA HIDRAULIKOETAKO DEPARTAMENTUA

  • Kontratazio espediente hau onartzea: Gipuzkoako Aldaketa Klimatikoaren Fundazioa-Naturklimaren egoitza izateko eraikina eraikitzeko eta urbanizatzeko obrak egiteko.

EKONOMIA SUSTAPENEKO, TURISMOKO ETA LANDA INGURUNEKO DEPARTAMENTUA

  • Dirulaguntza ematea zuzenean Asociación de Investigación y Desarrollo del Emprendimiento (AIDE) elkarteari: "Investigar y monitorizar la actividad emprendedora (Gipuzkoa - CAPV)" proiektua garatzeko.

MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Uko egitea Gipuzkoako Foru Aldundiak Okendo kaleko 20. zenbakiko higiezinaren lehen solairua erabiltzeko duen eskubideari.
  • Dirulaguntza ematea zuzenean Soraluzeko Udalari:  garai batean arroilen fabrikak hartzen zuen lekuaren zati baten lurzoruaren kalitatearen ikerketa finantzatzeko, eta SAPA arma-fabrikaren nabea "A.U.25 Cañones" jarduketa integratuaren eremuan birmoldatzeko oinarrizko proiektua idazteko, Soraluzeko udalerrirako hiri-eremu publiko estali eta kondentsadore batean.
  • Dirulaguntza ematea zuzenean Irungo Udalari: "Irungo trenbide-ingurunearen antolamendu-azterlana Bentak eta Plaiaundi artean" finantzatzeko.
  • Dirulaguntza ematea zuzenean Zumarragako Udalari: Esteban Orbegozo-Elgarrestamendin irisgarritasuna hobetzeko igogailu publiko baten eta pasabidearen ezarpena partzialki finantzatzeko.
  • Dirulaguntza ematea zuzenean Pasaiako Udalari: Ondartxoko mendi-hegala egonkortzeko obrak egiteko.
  • Herri jabaritik desatxikitzea eta besterengarritzat jotzea hainbat lurzatitako azalerak proiektu hauek gauzatzeko hartutakoak: "GI-632 Errepidearen Zumarraga Ekialdeko Lotunetik Urretxu-Legazpiko Lotunerainoko Zatiko Saihesbidea egiteko Proiektua" (1-V-12/2001-A) eta "GI-632 Errepideko Saihesbidea. Urretxu/Legazpi-Bergarako Lotunea Eraikitzeko Proiektuaren 1. Zenbakidun Gehigarria" (Urretxu-Antzuola zatia) (1-V-12/2001-B-S1).

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

  • Zerga zehapenak barkatzeko eskaera ebaztea.
  • Konpromiso kredituen transferentziak egitea Bide Azpiegituretako Departamentuan.
  • Konpromiso kredituen transferentziak egitea Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuan.

BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA

  • Obra hauek kontratatzeko espedientea onestea: GI-631 errepideko (Azkoitia-Urretxu) 26,600 eta 27,800 KP-en artean aurre hartzeko zati bat eraikitzeko proiektua (1-EM-13/2020).
  • Zerbitzu hauek kontratatzeko espedientea onestea: GI-631 errepideko (Azkoitia-Urretxu) 26,600 eta 27,800 KP-en artean aurre hartzeko zati bat eraikitzeko proiektuaren obren zuzendaritzarako laguntza teknikoa (1-EM-13/2020-DO).

GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Aldatzea hainbat entitate kolaboratzailerekin sinatutako lankidetza hitzarmenak eta kontratu-programak: desgaitasuna duten pertsonei osoko arreta integrala eskaintzeko (III. eranskina: araubide ekonomikoa).
  • Aldatzea hainbat entitate kolaboratzailerekin sinatutako lankidetza hitzarmenak eta kontratu-programak: babes gabezia egoeran dauden adigabeei, gizarte bazterketako arriskuan dauden pertsonei eta buru nahasmendu larria duten pertsonei arreta integrala eskaintzeko (III. eranskina: araubide ekonomikoa).
  • Petra Lekuona zaharren egoitza Fundazioarekin sinatutako kontratu-programa aldatzea: 60 urte baino gehiago duten mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta zerbizuak eskaintzeko (II. eranskina: langileen zerrenda eta III. eranskina: araubide ekonomikoa).
  • Aldatzea honako kontratu administratibo hau: Zumaian (Otezuri)  gerontologia zentro baten proiektua egin, eraiki, hirigintza lan osagarriak egin, ekipamendua jarri, ustiatu eta mantentzeko herri lanen emakida.
  • Jose Matia Calvo Fundazioarekin sinatutako hitzarmena aldatzea: 60 urte baino gehiago duten mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta zerbizuak eskaintzeko (II. eranskina: langileen zerrenda eta III. eranskina: araubide ekonomikoa).
  • Onartzea sinatutako kontratu hauetan aplikatu beharreko prezioak: babesgabetasun-egoeran dauden adingabekoentzako egoitza-zerbitzuak, gaixotasun mentala duten pertsonentzako eguneko zentro-zerbitzuak, familian esku hartzeko eta bitartekaritza-lanak egiteko zerbitzuak eta familia-harrera sustatzeko eta babesteko zerbitzuak emateko.
  

1860