Diputatuen kontseiluak 2021eko ekainaren 15eko bileran onartutako gaiak
Diputatuen kontseiluak 2021eko ekainaren 15eko bileran onartutako gaiak
Gobernu Kontseiluaren erabakiak
2021/06/15
DIPUTATU NAGUSIA
- Gipuzkoako tokiko garapen agentziekin sinatu beharreko lankidetzarako hitzarmena onartzea: maila anitzeko lankidetzazko gobernantza garatzeko oinarriak ezartzeko.
GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA
- Hogeita sei gizarte langile karrerako funtzionario izendatzea.
- Lau mediku karrerako funtzionario izendatzea.
- Ogasuneko goi mailako teknikari bat karrerako funtzionario izendatzea.
- Baimena ematea "Informatika Zerbitzuen Foru Elkartea SA" (IZFE SA) foru sozietateari hainbat pertsona kontratatzeko, mugagabeko kontratuen bidez.
INGURUMENEKO ETA OBRA HIDRAULIKOETAKO DEPARTAMENTUA
- Proiektu hau eta dagokion kontratazio espedientea onartzea: Bidasoako suhiltzaile etxearen birgaitze energetikorako obrak.
EKONOMIA SUSTAPENEKO, TURISMOKO ETA LANDA INGURUNEKO DEPARTAMENTUA
- Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2021eko deialdia onartzea: Gipuzkoan gastronomiaren sektorea bultzatzeko Sukalberri programakoak.
- Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2021eko deialdia onartzea: Gipuzkoako enpresa sarearen aukerak, balio diferentziala eta iraunkortasuna sustatzeko programakoak.
- Sari hauen oinarri arautzaileak onartzea eta Mubil Fundazioari baimentzea sari hauek emateko: "Mubil 2021: Mugikortasun sariak".
- Lapuriturri-Mandobide mendia, Irungo Udalaren jabetzakoa, herri onurako menditzat jotzea, eta Gipuzkoako Herri Onurako Mendien Katalogoan inskribatzea.
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
- Foru Dekretu-Araua, COVID-19aren pandemiarekin lotutako zerga neurri gehigarriei buruzkoa.
- Ordainketa kredituaren transferentzia eta konpromiso kredituaren transferentzia Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuaren eta Gobernantza Departamentuaren artean.
- Konpromiso kreditua sortzea eta ordainketa kredituaren transferentzia Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuan.
- Konpromiso kreditua sortzea eta ordainketa kredituaren transferentzia Bide Azpiegituretako Departamentuan.
- Onartzea 2022. urterako aurrekontuen proiektua prestatzeko jarraibide ekonomiko eta teknikoak eta egutegia.
BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA
- A-15 eta N-1 gaitasun handiko errepideen zati jakin batzuk erabiltzeagatik merkantzia garraioan ari diren ibilgailu astunei kanona kobratzeari buruzko erabakia.
GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA
- Euskarri Erakundearteko Adierazpena.
1774