Breadcrumb

Asset Publisher

Back Diputatuen kontseiluak 2021eko ekainaren 29ko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2021eko ekainaren 29ko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

2021/06/29
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jauregiaren aurrealdea

DIPUTATU NAGUSIA

  • Etorkizuna Eraikizeko Proiektuen Bulegoko kidea izendatzea.

GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA

  • Onestea Gipuzkoako Foru Aldundiko langile publikoek sistema misto baten bidez zerbitzuak ematea ezartzen duten arauak. Sistema horrek modalitate presentziala eta modalitate ez-presentziala barne hartzen ditu telelanaren bidez.
  • Kontratazio espediente hau onestea: Gipuzkoako Foru Kontratazioen Zentralaren bidez jasogailuen mantentze zerbitzua kontratatzeko esparru akordioa burutzekoa.
  • Onestea kontratazio espediente hau: Bilbon Gipuzkoako Foru Aldundiaren prozesuko ordezkaritzako zerbitzuak kontratatzeko.
  • Dirulaguntza ematea zuzenean Pasaiako Udalari: politika publikoen laborategi bat abian jartzeko, tokiko eta lurraldeko politika publikoen esparruan haurren eta nerabeen parte-hartzea aktiboki eta zeharka sustatzeko eta ezartzeko.

EKONOMIA SUSTAPENEKO, TURISMOKO ETA LANDA INGURUNEKO DEPARTAMENTUA

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzailearekin sinatu beharreko lankidetzarako hitzarmena onartzea: NBEF eta LGNEF Europako fondoen kargura finantzatutako zuzeneko laguntzen eta landa garapenerako neurrien kudeaketaren inguruko jarduerak eskuordetzeko.
  • Dirulaguntza ematea zuzenean Melper Marketing SL enpresari: “Cook & Fashion” urteko programa garatzeko.

MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2021eko deialdia onartzea: Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalei zuzendutakoak, udal-hirigintza tresnetan genero ikuspegia txertatzeak sortzen dituen gastuak finantzatzeko.
  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2021eko deialdia onartzea: Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalei zuzendutakoak, hondatuta dauden industria-eremuak berreskuratzeko eta/edo berroneratzeko beharrezkoak diren azterlanak eta proiektuak egin eta izapidetzeko gastuak finantzatzeko.
  • Obra hauek kontratatzeko espedientea onestea: Arrasateko Kataide poligonoaren Eremuan Txirrindularitza/Oinezko Bidearen Proiektuko obrak.

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

  • Baimentzea Proinsa Desarrollo Siglo XXI SLren zerga zorraren ordainketaren zatikapenaren onarpena.
  • Ordainketa kredituaren transferentzia egitea Gobernantza Departamentuaren eta Ogasun eta Finantza Departamentuaren artean, eta konpromiso kredituak sortzea Gobernantza Departamentuan.
  • Ordainketa kredituaren transferentzia egitea eta konpromiso kredituak sortzea Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuan.
  • Konpromiso kredituaren transferentzia egitea  Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuan.
  • Ondare erantzukizuneko espedientea. Ordaintzea epaia beteaz.
  • Bokal baten kargu-uztea Foru Auzitegi Ekonomiko-Administratiboan.

BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA

  • Zerbitzu hauen kontratazio espedientea onartzea: N-634 errepidean (0,115–51,780 KP) eta GI-638 errepidearen kostako zatietan, laugunea konpontzea eta sendotzea.

GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Foru Dekretua, zeinaren bidez aldatu egiten baita maiatzaren 22ko 38/2007 Foru Dekretua, adineko pertsona ezinduentzako egoitza zerbitzuak hitzartzeko bete beharreko baldintzak zehazten dituena.
  • Gipuzkoako Lurralde Historikoko adinekoentzako egoitza zentroetan plazen okupatzea aldi baterako bertan behera uztea, COVID-19aren hedapenak eragindako osasun publikoko larrialdi egoerarekin lotutako interes publikoko arrazoiak direla eta.
  • Asociación Guipuzcoana de Familiares de Enfermos Psíquicos de San Sebastián Agifes entitatearekin sinatutako lankidetza hitzarmenaren III. eranskina aldatzea.
  • Casa de Hermanas Hospitalarias Aita Menni entitatearekin sinatutako lankidetza hitzarmenaren III. eranskina aldatzea.
  • Asociación de Intervención Socioeducativa Kalexka entitatearekin sinatutako lankidetza hitzarmenaren II. eta III. eranskinak aldatzea.
  • Mendekotasun-egoeran dauden adinekoentzako eta desgaitasuna duten pertsonentzako egoitza-zerbitzuak eta eguneko zentro-zerbitzuak emateko sinatutako hitzarmen eta kontratu-programen 2021erako tarifak eguneratzea.
  • Mendekotasun-egoeran dauden adinekoentzako eta desgaitasuna duten pertsonentzako egoitza-zerbitzuak eta eguneko zentro-zerbitzuak emateko sinatutako kontratuen 2021erako prezioak eguneratzea.
  • Onestea kontratazio espediente hau: Lasarteko Atsobakar adinekoen egoitza handitzeko obren egikaritze-proiektua idazteko eta beste azterlan tekniko osagarri batzuk egiteko zerbitzuak, eta obrak zuzentzekoak.
  

1809