Breadcrumb

Asset Publisher

Back Diputatuen kontseiluak 2021eko maiatzaren 4ko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2021eko maiatzaren 4ko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

2021/05/04
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jauregiaren aurrealdea

GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA

  • Handitzea, bi plaza gehiagorekin, Ogasuneko goi mailako teknikarien lanpostuak betetzeko hautaketa prozesuko plaza kopurua.
  • Handitzea, plaza bat gehiagorekin, obra eta proiektuetako teknikari laguntzaileen lanpostuak betetzeko hautaketa prozesuko plaza kopurua.
  • Kontratazio espediente hau onartzea: Gipuzkoako Foru Kontratazioen Zentralaren bidez segurtasun eta suteen aurkako sistemak mantentzeko zerbitzua kontratatzeko esparru akordioa burutzekoa.
  • Baimena ematea “Informatika Zerbitzuen Foru Elkartea SA” (IZFE SA) foru sozietateari hainbat pertsona kontratatzeko, mugagabeko kontratuen bidez.

INGURUMENEKO ETA OBRA HIDRAULIKOETAKO DEPARTAMENTUA

  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2021eko deialdia onartzea: Gipuzkoako Lurralde Historikoko ikastetxeei dirulaguntzak ematea, garapen jasangarriaren arloko prestakuntza eta sentsibilizazioa sustatzen laguntzen duten ekipamendu, instalazio eta espazioetan inbertsioak egiteko.

EKONOMIA SUSTAPENEKO, TURISMOKO ETA LANDA INGURUNEKO DEPARTAMENTUA

  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak aldatzea eta 2021eko deialdia onartzea: enpresak sortzeko eta garatzeko prozesuan laguntzeko programakoak.
  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2021eko deialdia onartzea: "elkar-EKIN Lanean", enplegua eta gizarteratze-laneratzea sustatzeko programakoak.

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

  • Konpromiso kreditua  sortzea Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuan.
  • Konpromiso kreditua sortzea Diputatu Nagusiaren Alorrean.
  • Kreditu gerakina txertatzea 2021eko aurrekontuan (COVID-19 botikako produktuak eta material sanitarioa)
  • IZFE SAri egin beharreko “Ogasun eta Finantza Departamentuko Big Data” enkargua onartzea.
  • IZFE SAri egin beharreko “Ogasun eta Finantza Departamentuko Ziurtagirien plataforma” enkargua onartzea.
  • IZFE SAri egin beharreko “Ogasun eta Finantza Departamentuko Itzulketen plataforma” proiektuaren enkargua onartzea.

KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA

  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2021eko deialdia onartzea: Gipuzkoako haurren, nerabeen eta gazteen sustapen alorrekoak.
  • Dirulaguntza hauen oinarri araultzaileak eta deialdia onartzea: Gipuzkoako lurralde eremuko museo zentroei zuzendutakoak.
  

1825