Diputatuen kontseiluak 2021eko urtarrilaren 19ko bileran onartutako gaiak
Diputatuen kontseiluak 2021eko urtarrilaren 19ko bileran onartutako gaiak
Gobernu Kontseiluaren erabakiak
2021/01/19
MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA
- Behin betiko onestea Errezilgo Hiri Antolamenduko Udal Plan Orokorra, "Belamendi" 10 HJE eremurako xedatutako zehaztapenak izan ezik.
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
- 1/2021 Foru Dekretu-Araua, urtarrilaren 19koa, Kontseiluaren 2016/1164/EB Zuzentaraua hirugarren herrialdeekiko asimetria hibridoei dagokienez aldatzen duen maiatzaren 29ko 2017/952/EB Zuzentarauaren transposizioari buruzkoa.
- 1/2021 Foru Dekretua, urtarrilaren 19koa, lan etekinei pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren kontura 2021ean aplikatuko zaizkien atxikipen portzentajeak onartzen dituena.
- 2/2021 Foru Dekretua, urtarrilaren 19koa, Ogasuneko zuzendari nagusia izendatzekoa.
- Konpromiso kreditua sortzea Ogasun eta Finantza Departamentuan.
- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrarekin, Arabako Foru Aldundiarekin eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin sinatu beharreko lankidetza hitzarmen proposamen hau: xede bezala duena euskal hezkuntza- sistemako prestakuntza arautuan sartutako ikasketak egiten dituzten ikasleen artean ekonomiari eta zergei buruzko unitate didaktiko komun bat ezartzeko jarduketak definitzea.
- Errekurtsoa jartzea Justizia Ministerioaren Segurtasun Juridiko eta Fede Publikoko Zuzendaritza Nagusian Donostiako 2. zenbakiko Jabetzaren Erregistratzaileak eginiko kalifikazioaren kontra.
BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA
- Onestea proiektu honen I eremua: GI-2630 errepidean A.U.-II-12 Munazategira sartzeko biribilgune baten eraikuntza proiektukoa (Oñati-Gipuzkoa) (2-I-19/2020).
1858