Diputatuen kontseiluak 2022ko maiatzaren 24ko bileran onartutako gaiak
Diputatuen kontseiluak 2022ko maiatzaren 24ko bileran onartutako gaiak
Gobernu Kontseiluaren erabakiak
2022/05/24
GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA
- Onestea Gipuzkoako Foru Aldundiaren enplegu publikoaren eskaintza, aldi baterako enplegua egonkortzeko plazei dagokiena.
EKONOMIA SUSTAPENEKO, TURISMOKO ETA LANDA INGURUNEKO DEPARTAMENTUA
- Sari hauen oinarri arautzaileak onestea eta Mubil Fundazioari baimentzea sari hauek emateko: "Mubil 2022: Mugikortasun sariak".
- Atzera egitea Gipuzkoako helmuga turistikoa kudeatzeko eta dinamizatzeko HUB Gipuzkoa Turismoaren bitartez zerbitzuak emateko kontratazio espedientean.
MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA
- Kontratazio espediente hau onestea: herritarren arretarako bulego eta erabilera anitzeko areto gisa erabiltzeko Donostian lokal bat errentan hartzeko.
- Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2022ko deialdia onestea: Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalei zuzendutakoak, udal-hirigintza tresnetan genero ikuspegia txertatzeak sortzen dituen gastuak finantzatzeko.
- Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2022ko deialdia onestea: Gipuzkoako Lurralde Historikoko 7.000 biztanletik beherako udalerriei zuzendutakoak, udal-plangintza orokorra Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legera egokitzearen edo berrikustearen ondoriozko gastuak finantzatzeko.
- Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2022ko deialdia onestea: Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalei zuzendutakoak, hondatuta dauden industria-eremuak berreskuratzeko eta/edo hobetzeko beharrezkoak diren azterlanak eta proiektuak egin eta izapidetzeko gastuak finantzatzeko.
- Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2022ko deialdia onestea: Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalerrientzako zuzendutakoak, bizikletak aparkatu, autokonpondu eta puzteko azpiegiturak erosteko eta instalatzeko.
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
- Konpromiso kreditua sortzea Diputatu Nagusiaren Alorrean.
- Kreditu gaikuntza egitea Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuan.
GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA
- Hitzarmen hau onestea: Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalarekin sinatu beharrekoa, Gizarte Txartel Digitalaren sistema bultzatzeko eta finkatzeko.
- Kontratazio espediente hau onestea: indarkeria matxista eta sexu-erasoko egoeretarako arreta soziojuridikoko, esku-hartze sozioedukatiboko eta esku-hartze psikosozialeko zerbitzuak.
- Kontratazio espediente hau onestea: Egogain zentroko ikuztegi zerbitzua.
KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA
- Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2022ko deialdia onestea: Gipuzkoako ikastetxeei zuzendutakoak, Kultura Eskola Programako arte- eta kultura-jarduerak egiteko.
- Beka hauen oinarri arautzaileak eta 2022ko deialdia onestea: gazte kooperanteentzako bekak.
2009