Diputatuen kontseiluak 2022ko martxoaren 1eko bileran onartutako gaiak
Diputatuen kontseiluak 2022ko martxoaren 1eko bileran onartutako gaiak
Gobernu Kontseiluaren erabakiak
2022/03/01
GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA
- 4/2022 Foru Dekretua, martxoaren 1ekoa, Araubide Juridikoko eta Pertsonen Kudeaketako zuzendari nagusia izendatzekoa.
EKONOMIA SUSTAPENEKO, TURISMOKO ETA LANDA INGURUNEKO DEPARTAMENTUA
- Kontratazio espediente hau onestea: Elisa kitak erosteko behi-aziendaren osasun-planerako, abeltzaintzako gainerako aziendei eragiten dieten beste patologia batzuen kontrol eta saneamendu-kanpainetarako eta kontrol ofizialeko analisietarako.
- Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2022ko deialdia onestea: Gipuzkoako Lurralde Historikoko landa garapeneko proiektuetarako.
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
- IZFE SAk bete beharreko ondorengo mandatua onestea: "Zerga Kudeaketako Zuzendariordetza Nagusiko aplikazioen garapena" izeneko proiektuarena.
- IZFE SAri emandako mandatu hau aldatzea: "Modernizazioa, digitalizazioa eta plataforma teknologikoen berriztatzea" izeneko proiektuarena.
- Ordainketa kredituaren transferentzia egitea Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuan.
- Konpromiso kreditua sortzea eta ordainketa kredituaren transferentzia egitea Ogasun eta Finantza Departamentuan.
BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA
- Proiektu hau onestea: Lasarten N-I errepideko 451,820 eta 452,275 kp-en artean euste sistema egokitzeko eta zarataren aurkako pantailak ezartzeko proiektuaren 1. proiektu aldatua.
- Obra hauek gauzatzeko kontratua aldatzea: Lasarten N-I errepideko 451,820 eta 452,275 kp-en artean euste sistema egokitzeko eta zarataren aurkako pantailak ezartzeko proiektuaren 1. proiektu aldatua.
- Zerbitzuen kontratu hau aldatzea: Belabieta tuneleko (A-15 autobidea) estaldura sendotzeko eta instalazioak egokitzeko (2004/54/CE Direktiba) proiektuaren 1. separataren proiektu berrikusiaren obrak zuzentzeko laguntza teknikoa. Iruñerako hodia.
GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA
- Dirulaguntza hauen 2022ko deialdia onestea: Gipuzkoako Lurralde Historikoan gizarte zerbitzuen eremuan diharduten irabazi asmorik gabeko gizarte ekimeneko entitateei zuzendutakoak.
KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA
- Dirulaguntza hauen 2022ko deialdia onestea: kultur ondarea zaharberritu eta sendotzekoak.
1838