Diputatuen kontseiluak 2022ko martxoaren 22ko bileran onartutako gaiak
Diputatuen kontseiluak 2022ko martxoaren 22ko bileran onartutako gaiak
Gobernu Kontseiluaren erabakiak
2022/03/22
DIPUTATU NAGUSIA
- Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2022ko deialdia onestea: Etorkizuna Eraikiz Gipuzkoa Taldean proiektuen programakoak.
INGURUMENEKO ETA OBRA HIDRAULIKOETAKO DEPARTAMENTUA
- Dirulaguntza bat ematea zuzenean Bidasoako Garapen Agentzia SAri: jasangarritasun energetikoaren arloan eskualdeko plangintzak eta ekintzak bultzatzeko (2022-2023).
- Dirulaguntza bat ematea zuzenean Urola Kostako Udal Elkarteari: jasangarritasun energetikoaren arloan eskualdeko plangintzak eta ekintzak bultzatzeko (2022-2023).
- Dirulaguntza bat ematea zuzenean Euskal Herriko Unibertsitateari (Zientzia eta Teknologia Fakultateari): Gipuzkoako kostaldean alga toxiko bentonikoen jarraipena egiteko.
EKONOMIA SUSTAPENEKO, TURISMOKO ETA LANDA INGURUNEKO DEPARTAMENTUA
- "Frantziako Tourraren Irteera Handia -Euskadi 2023" ekitaldia antolatzeko lankidetza-hitzarmenari atxikitzea eta Bilbao Ekintza EPEL entitateari dirulaguntza izenduna ematea.
- Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzailearekin sinatutako lankidetza-hitzarmen honen aldaketa onestea: NBEF eta LGNEF Europako fondoen kargura finantzatutako zuzeneko laguntzen eta landa garapenerako neurrien kudeaketaren inguruko jarduerak eskuordetzekoa.
- Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2022ko deialdia onestea: "Gipuzkoa Digitala: Zibersegurtasuna".
- Dirulaguntza hauen oinarri arautzaile espezifikoak eta 2022ko deialdia onestea: Smart Mobility Industry programakoak.
- Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2022ko deialdia onestea: Gipuzkoako enpresen eraldaketa digitalerako Gipuzkoa Digitala programakoak.
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
- 8/2022 Foru Dekretua, martxoaren 22koa, interes orokorreko xedeen esparruan lehentasunezko mezenasgo jarduerak 2022. urterako ezartzen dituena.
- Zerga zehapenak barkatzeko eskaera ebaztea.
- Ordainketa kredituaren transferentziak eta konpromiso kredituen transferentziak egitea Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuan.
BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA
- Proiektu hau onestea: N-636 errepidea 34,100 KPtik Kanpanzarreko Bizkaiko mugaraino zabaltzeko eta hobetzekoa.
- Oiartzunen, GI-3632 errepideko 0,635 eta 0,675 KPen artean, oin-horma egiteko proiektua gauzatzeko obra-kontratuaren likidazioa onestea.
- Zerbitzuen kontratu hau aldatzea: Astigarragan GI-2132 errepidea 27. poligonoarekin lotzeko proiektuko obretan laguntza teknikoa.
KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA
- Sari hauen oinarri arautzaileak eta 2022ko deialdia onestea: Emakumeok Mugimenduan.
2059