Diputatuen kontseiluak 2023ko maiatzaren 16ko bileran onartutako gaiak
Diputatuen kontseiluak 2023ko maiatzaren 16ko bileran onartutako gaiak
Gobernu Kontseiluaren erabakiak
2023/05/16
GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA
- Donostiako Udalarekin sinatu beharreko hitzarmena onestea: suteen prebentzio eta itzalketako eta salbamenduko zerbitzuak DMR (Digital Mobile Radio) estandarreko komunikazio-sare digitalean integratuta eta operatiboki komunikatuta egon daitezen.
- Kontratazio espediente hau onestea: catering zerbitzua kontratatzeko esparru akordioa burutzekoa.
- Lau basoetako erdi mailako teknikari praktiketako funtzionario izendatzea.
- Zortzi herrilanetako erdi mailako teknikari praktiketako funtzionario izendatzea.
- Hamabi nekazaritzako erdi mailako teknikari praktiketako funtzionario izendatzea.
- Hamaika arkitekto tekniko praktiketako funtzionario izendatzea.
- Ogasuneko erdi mailako teknikari bat karrerako funtzionario izendatzea.
- Obra eta proiektuetako teknikari laguntzaile bat karrerako funtzionario izendatzea.
INGURUMENEKO ETA OBRA HIDRAULIKOETAKO DEPARTAMENTUA
- Lankidetza hitzarmen hau onestea: Amezketako Udalarekin eta Gipuzkoako Ur Kontsortzioarekin sinatu beharrekoa, Amezketako saneamenduaren (Amezketa-Ugarte tartea) eta Amezketatik Ugarterako oinezkoen bizikleta bidearen proiektu eguneratuaren obrak finantzatu eta gauzatzeko.
EKONOMIA SUSTAPENEKO, TURISMOKO ETA LANDA INGURUNEKO DEPARTAMENTUA
- Zerbitzu kontratu hau aldatzea: "MUBIL Mugikortasun Adimentsu eta Jasangarriko Zentroaren gauzatze proiektua Eskuzaitzetan" Proiektuaren obra-zuzendaritza, obra-proiektua aldatua idazteko.
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
- Deskontatzea 2021eko funtsen aplikazioa zuritu ez duten udalei Udalak Finantzatzeko Foru Funtsaren 2023ko 2. epeko ordainketan.
- Ordainketa kredituen transferentzia egitea Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuan.
BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA
- Berraztertzeko errekurtso hau ebaztea: Lasarten N-I errepideko 451,820 eta 452,275 KPen artean euste sistema egokitzeko eta zarataren aurkako pantailak ezartzeko proiektuko obrak gauzatzeko kontratuan prezioen salbuespeneko berrikuspena onesteko 2023ko otsailaren 28ko erabakiaren aurka jarritakoa.
- Lan hauek kontratatzea, larrialdiko izapidetza erabiliz: Hondarribiko GI-636 errepideko 8,460 eta 8,550 KPen artean dagoen betelanaren lerradura behin-behinean babesteko obrak.
GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA
- Dirulaguntza hauen 2023ko deialdia onestea: gizarte zerbitzuen eremuan diharduten irabazi asmorik gabeko gizarte ekimeneko entitateei zuzendutakoak. (IV. Lerroa: ekipamendua erosteko).
KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA
- Dirulaguntza bat ematea zuzenean AFEDEGI Gipuzkoako Kirol Federazioen Elkarteari Gipuzkoako kirol federazioei laguntza emateko.
2051