Diputatuen kontseiluak 2023ko urriaren 24ko bileran onartutako gaiak
Diputatuen kontseiluak 2023ko urriaren 24ko bileran onartutako gaiak
Gobernu Kontseiluaren erabakiak
2023/10/24
JASANGARRITASUN DEPARTAMENTUA
- Baimena ematea Gipuzkoako Aldaketa Klimatikoaren Fundazioa/ Fundación de Cambio Climático de Gipuzkoa entitateari, dirulaguntza zuzen bat emateko Donosti Gipuzkoa Basket 2001 SKE-SAD-ri, klima aldaketaren aurkako borrokaren arloko sentsibilizazio eta prestakuntza kanpaina bat egiteko.
- Interreg Espazio Atlantikoko Kudeaketa Agintaritzarekin sinatu beharreko dirulaguntza kontratua onestea BluePoint proiektua gauzatzeko.
ZAINKETETAKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA
- Kontratazio espediente honetan atzera egitea: Donostiako Aldakonea eta Txara 2 zentroetako adinekoentzako egoitza zerbitzuaren eta beste zerbitzuak emateko; eta espediente berria onestea. Aldez aurreko tramitazioa.
- Kontratazio espediente hau onestea: Esku-hartze psikosozialeko zerbitzua (Bideratu Programa) eta gizarte hezkuntzako esku-hartze zerbitzua (Trebatu Programa). Aldez aurreko tramitazioa.
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
- Foru Arau Proiektua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Fortuna Handien gaineko Aldi Baterako Elkartasun Zergarena.
- 2023ko auditoretzen urteko plana.
BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA
- Aurkeztutako alegazioa ebatzi eta Proiektu hau onestea: Villabonatik Amasa auzora doan GI-3751 errepideko 0+000 KParekiko paraleloan oinezkoentzako konexioa egiteko.
LURRALDE OREKA BERDEKO DEPARTAMENTUA
- Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2023ko deialdia onestea: Gipuzkoako abeltzaintza sektorean Gaixotasun Hemorragiko Epizootikoarengatiko (GHE) aparteko laguntzak.
KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA
- Kontratazio espediente hau onestea: Txuri Urdin Izotz Jauregiko kudeaketa integrala. Aldez aurreko tramitazioa.
1123