Diputatuen kontseiluak 2023ko uztailaren 26ko bileran onartutako gaiak
Diputatuen kontseiluak 2023ko uztailaren 26ko bileran onartutako gaiak
Gobernu Kontseiluaren erabakiak
2023/07/26
JASANGARRITASUN DEPARTAMENTUA
- Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2023ko deialdia onestea: Gipuzkoako Lurralde Historikoan energia-komunitateak sortzeko eta beraiek egindako inbertsioak sustatzeko.
- Onestea lan hauek egiteko Proiektua eta dagokion kontratazio espedientea: Soraluzen, Getarian eta Leaburun autokontsumo kolektiborako eguzki-instalazio fotovoltaikoak egiteko, eta instalazio horiei lotutako energia-komunitateak eratzeko eta kudeatzeko.
- Onestea lan hauek egiteko Proiektua eta dagokion kontratazio espedientea: Ordiziako Suhiltzaile Etxearen birgaitze energetikorako.
- Jasangarritasun Departamentuko foru diputatuari ahalmena ematea Donostiako Añorga auzoko Donostia-Lasarte-Oria bidegorriaren 7+100 kp-ko mendi-hegal bat egonkortzeko eraikuntza-proiektuaren obra (2023016CO110) behar bezala gauzatzeko beharrezkoak diren egintza, erabaki eta ebazpenak esleitu, formalizatu eta egokitzeko.
- Ahalmena ematea Jasangarritasun Departamentuko foru diputatuari, Eibar-Elgoibar bizikleta-oinezkoen bidea argiztatzeko proiektuko obra egiteko kontratua formalizatzeko eta behar bezala gauzatzeko behar diren egintza, erabaki eta ebazpen guztiak hartzeko.
- 31/2023 Foru Dekretua, uztailaren 26koa, Ingurumen Administrazioko zuzendari nagusia izendatzekoa.
- 32/2023 Foru Dekretua, uztailaren 26koa, Obra Hidraulikoetako zuzendari nagusiaren kargu-uztea xedatzekoa.
- 33/2023 Foru Dekretua, uztailaren 26koa, Obra Hidraulikoetako zuzendari nagusia izendatzekoa.
ZAINKETETAKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA
- Kontratazio espediente hau onestea: harrera familia espezializatuen informazio-, atzemate-, hautaketa- eta prestakuntza-proposamenak egiteko eta babesgabetasun egoeran dauden adingabeen familia harrera espezializatuen jarraipen teknikoa egiteko laguntza teknikoko zerbitzua.
- Aldatzea honako kontratu administratibo hau: Zumaian (Otezuri) gerontologia zentro baten proiektua egin, eraiki, hirigintza lan osagarriak egin, ekipamendua jarri, ustiatu eta mantentzeko herri lanen emakida.
GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA
- Kiroletako erdi mailako teknikari bat praktiketako funtzionario izendatzea.
- Gipuzkoako Foru Aldundiko behin-behineko langileei gordetako lanpostu zerrenda aldatzea.
- 34/2023 Foru Dekretua, uztailaren 26koa, Araubide Juridikokoko zuzendari nagusiaren kargu-uztea xedatzekoa.
- 35/2023 Foru Dekretua, uztailaren 26koa, Araubide Juridikoko zuzendari nagusia izendatzekoa.
- 36/2023 Foru Dekretua, uztailaren 26koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusia izendatzekoa.
MUGIKORTASUNEKO, TURISMOKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA
- Behin betiko onestea Berastegiko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren Hirugarren Aldaketa Puntuala, bizitegi eraikinak dituzten lurzoru urbanizaezineko lurzatietan eranskinak ezartzeari buruzkoa.
- Onestea hiru finken titulartasunaren doako lagapena, Zumaiako Udalak egindakoa, gerontologia-zentro gisa erabiltzeko.
- Besterengarritzat jotzea eta salerosketa bidez eskualdatzea Donostiako Errege Katolikoen kaleko 16. zenbakia 4. Eskuinean dagoen etxebizitza.
- Dirulaguntza bat ematea zuzenean Eibarko Udalari komun autogarbigarria instalatzeko proiektua gauzatu eta finantzatzeko.
- Dirulaguntza bat ematea zuzenean Elgoibarko Udalari komun autogarbigarria erosteko.
- Kontratazio espediente honen 1. eta 2. sortak hutsik deklaratzea: sexu-indarkeriaren biktimentzako 24 orduko arreta osoko zentro gisa erabiltzeko hirugarren sektoreko erabilerarako hiru lokal erosteko.
- Kontratazio espediente hau onestea: sexu-indarkeriaren biktimentzako 24 orduko arreta osoko zentro gisa erabiltzeko hirugarren sektoreko erabilerarako bi lokal erosteko.
- 37/2023 Foru Dekretua, uztailaren 26koa, Turismoko zuzendari nagusiaren kargu-uztea xedatzekoa.
- 38/2023 Foru Dekretua, uztailaren 26koa, Turismoko zuzendari nagusia izendatzekoa.
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
- Foru Arauaren Proiektua, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren 2022ko Kontu Orokorra onartzen duena.
- 39/2023 Foru Dekretua, uztailaren 26koa, Zerga betebehar formal jakin batzuk garatzen dituen Erregelamendua, abenduaren 17ko 47/2013 Foru Dekretuaren bidez onetsia, aldatzekoa.
- 40/2023 Foru Dekretua, uztailaren 26koa, interes orokorreko xedeen esparruan lehentasunezko mezenasgo jarduerak 2023. urterako ezartzen dituena.
- 3/2023 Foru Dekretu Arauemailea, uztailaren 26koa Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzkoa.
- 4/2023 Foru Dekretu Arauemailea, uztailaren 26koa, Zerga Bereziena.
- 5/2023 Foru Dekretu Arauemailea, uztailaren 26koa, Transakzio Finantzarioen gaineko Zergarena.
- 6/2023 Foru Dekretu Arauemailea, uztailaren 26koa, zenbait zerbitzu digitalen gaineko Zergari buruzkoa.
- 7/2023 Foru Dekretu Arauemailea, uztailaren 26koa, kreditu entitateetako gordailuen gaineko Zergari buruzkoa.
- 8/2023 Foru Dekretu Arauemailea, uztailaren 26koa, energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko Zergari buruzkoa.
- 9/2023 Foru Dekretu Arauemailea, uztailaren 26koa, energia nukleoelektrikoaren ekoizpenetik deribatutako erregai nuklear agortua eta hondakin erradioaktiboak sortzearen gaineko Zergari buruzkoa.
- 10/2023 Foru Dekretu Arauemailea, uztailaren 26koa, erregai nuklear agortua eta hondakin erradioaktiboak instalazio zentralizatuetan biltegiratzearen gaineko Zergari buruzkoa.
- 11/2023 Foru Dekretu Arauemailea, uztailaren 26koa, gasaren, petrolioaren eta kondentsatuen erauzketa balioaren gaineko Zergari buruzkoa.
- 12/2023 Foru Dekretu Arauemailea, uztailaren 26koa, berotegi efektuko gas fluordunen gaineko Zergari buruzkoa.
- 13/2023 Foru Dekretu Arauemailea, uztailaren 26koa, joko jardueren gaineko Zergari buruzkoa.
- Ordainketa kredituen transferentziak egitea eta konpromiso kredituak sortzea Diputatu Nagusiaren Alorrean.
- Ordainketa kredituen transferentzia egitea eta konpromiso kredituak sortzea Diputatu Nagusiaren Alorrean.
- Ordainketa kredituaren transferentzia eta konpromiso kredituaren transferentzia egitea Jasangarritasun Departamentuaren eta Gobernantza Departamentuaren artean.
- Konpromiso kredituen transferentzia egitea Bide Azpiegituretako Departamentuan.
- Berri ematea: Aldundiko departamentuek eta foru sektore publikoko entitateek aurkeztutako aurrekontu proposamenak 2024ko ekitaldiko emaitzetara bideratutako aurrekontua prestatzeko.
BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA
- Prezioen salbuespenezko berrikuspena eskaera ebaztea: Oñatiko GI-2630 errepideko 9,930 eta 9,980 KPen artean dagoen oin-horma egonkortzeko obrak gauzatzeko.
- Proiektu hau aldatzeko espedientea hasteko baimena ematea: Oindolar eta Gorosmendi tuneletako (A-15 autobidea) estaldura sendotzea eta instalazioak egokitzeko proiektuaren (2004/54/EE Zuzentaraua) 1. separata. Aurrekontu eguneratua 2. sorta. Oindolar hodiaren obra zibileko lanak, Iruñerako noranzkoan.
- Lan hauek kontratatzea, larrialdiko izapidetza erabiliz: Urumea ibaiaren ibilguaren gainean eta Loiolako bidezubietako 3. pilarearen gainean dauden egur erdiko euskarri-eremuak neurtzeko lanak.
LURRALDE OREKA BERDEKO DEPARTAMENTUA
- 41/2023 Foru Dekretua, uztailaren 26koa, Mendietako eta Natura Inguruneko zuzendari nagusia izendatzekoa.
KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA
- Kontratazio espediente hau onestea: Gipuzkoako Foru Aldundiaren titulartasunekoak diren museoen kudeaketa integrala.
- Dirulaguntza bat ematea zuzenean Landarbaso Abesbatzari, Asia Choral Grand Prixeko bidai eta parte hartze gastuak finantzatzeko.
1030