Breadcrumb

Asset Publisher

Back Diputatuen kontseiluak 2024ko abenduaren 10eko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2024ko abenduaren 10eko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

2024/12/10
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jauregiaren aurrealdea

ZAINKETA ETA GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA

  • 57/2024 Foru Dekretua, abenduaren 10koa, zerbitzuen erabiltzaileen gehieneko ekarpen ekonomikoak onesten dituena eta aldatzen duena ekainaren 2ko 15/2015 Foru Dekretua, Gipuzkoako Lurralde Historikoan mendekotasuna dutenentzako arreta zentroen erabiltzaileen ekarpen ekonomikoaren araubidea arautzekoa.
  • Kontratazio espediente hau onestea: Eibarko Egogain zentroan ikuzketa-zerbitzua. Aldez aurreko tramitazioa.
  • Proiektu hau eta dagokion kontratazio espedientea onestea: Txara II eraikinaren lehen solairua bulego-erabilerara egokitzeko eraberritze partziala. Aldez aurreko tramitazioa.
  • Zerbitzuen administrazio-kontratu honen bigarren aldaketa onestea: Pasaian zahartzeari eta lurpeko aparkalekuari buruzko erreferentziako zentroa gauzatzeko proiektuari dagozkion obren eta horri lotutako beste lan batzuen zuzendaritza fakultatiboari dagokiona.
  • Etxeko Laguntza Zerbitzua (ELZ) finantzatzeko Gipuzkoako Lurralde Historikoko udal eta mankomunitateekin formalizatutako hitzarmenen luzapena onestea.
  • Zerbitzu kontratu honen Preskripzio tekniko partikularren pleguaren 10. apartatua eta administrazio-klausula partikularren agiriko ezaugarri koadroaren 19.1 apartatua aldatzea: berehalako harrera-zentroaren edo egonaldi laburreko zentroaren, egonaldi ertaineko harrera-zentroaren eta indarkeria matxistaren biktima diren emakumeentzako autonomia-pisuen zerbitzua.

GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA

  • Lau goi mailako teknikari ekonomialari karrerako funtzionario izendatzea.
  • Berrogeita bost kanpainetan laguntzeko erdi mailako teknikari aldizkako lan kontratudun langile finko izendatzea.
  • Kanpainetan laguntzeko erdi mailako teknikari bat aldizkako lan kontratudun langile finko izendatzea.
  • Lau administrazio orokorreko teknikari karrerako funtzionario izendatzea.
  • 2024ko urriaren 15eko erabakiaren aurka jarritako berraztertze-errekurtsoa ez onartzea: Gipuzkoako Foru Aldundiko 2023ko eta 2024ko enplegu publikoaren eskaintzetan sartutako plazak lehiaketa-oposizio bidez eskuratzeko hautaketa prozesuen deialdiak eta oinarri orokor espezifikoak onetsi zituena.
  • Onestea Estatistikako Institutu Nazionalarekin (EIN) sinatu beharreko hitzarmena, EINen errolda-basetik datorren informazioa lagatzeko, azaroaren 15eko TER/1235/2023 Aginduan aurreikusitako lanen esparruan.
  • Aurkeztea Foru Administrazioaren gardentasuneko betebeharren 2023. urteko betetze mailari buruzko txostena.

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

  • Baimena ematea Etorlur, Gipuzkoako Lurra S.A. sozietatearen kapital gehikuntza egiteko eta bertan parte hartzeko.
  • Zerga zehapenak barkatzeko eskaera ebaztea.
  • Konpromiso kredituen transferentzia Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuan.
  • Ordainketa kredituen transferentzia Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuan.

BIDE AZPIEGITURETAKO ETA LURRALDE ESTRATEGIAKO DEPARTAMENTUA

  • Onestea proiektu hau: Mendaron, GI-3821 errepidean, Deba ibaiaren gaineko zubia osorik birgaitzeko  2. proiektu aldatua.
  • Obra hauek gauzatzeko kontratua aldatzea: Mendaron, GI-3821 errepidean, Deba ibaiaren gaineko zubia osorik birgaitzeko 2. proiektu aldatua.

LURRALDE OREKA BERDEKO DEPARTAMENTUA

  • Onestea Etorlur, Gipuzkoako Lurra, SArekin sinatu beharreko hitzarmen orokorra, Gipuzkoako landa-udalerrietan etxebizitzak sustatzeko.
  

3049