Breadcrumb

Asset Publisher

Back Diputatuen kontseiluak 2024ko azaroaren 12ko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2024ko azaroaren 12ko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

2024/11/12
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jauregiaren aurrealdea

ZAINKETA ETA GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Dirulaguntza bat ematea zuzenean  Asociación de Ayuda en Carretera DYA de Gipuzkoa entitateari mendekotasun- edo/eta desgaitasun-egoeran dauden pertsonei edo mugikortasun murriztua dutenei zuzendutako programak garatzeko, bai eta larrialdi soziosanitarioei aurre egiteko ere.
  • Kontratazio espediente hau onestea: berehalako harrera-zentroaren edo egonaldi laburreko zentroaren, egonaldi ertaineko harrera-zentroaren eta indarkeria matxistaren biktima diren emakumeentzako autonomia-pisuen zerbitzua. Aldez aurreko tramitazioa.

EKONOMIA SUSTAPENEKO ETA PROIEKTU ESTRATEGIKOETAKO DEPARTAMENTUA

  • Gastu gehigarria baimentzea Internazionalizazio programako dirulaguntzen 2024ko deialdiko "produktu berria nazioartean merkaturatzea" dirulaguntza ildorako.

MUGIKORTASUNEKO, TURISMOKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Kontratazio espediente hau onestea: Mugikortasuneko eta Garraio Publikoko Zuzendaritza Nagusirako ekitaldi eta jardunaldi publikoak diseinatu, koordinatu eta gauzatzeko zerbitzuetarako laguntza teknikoa.

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

  • Konpromiso kredituen sorrerak Diputatu Nagusiaren Alorrean.

LURRALDE OREKA BERDEKO DEPARTAMENTUA

  • 53/2024 Foru Dekretua,azaroaren 12koa, herri onurakotzat jotzekoa eta baso-jabari publikoari atxikitzekoa "Gogorteguico-gaña" izeneko partzela, Irungo Udalaren jabetzakoa, Erlaitz Pagogaina 2.045.1 zk. herri onurako mendiaren mugen barruan sartzekoa eta Gipuzkoako Herri Onurako Mendien Katalogoan inskribatzekoa.

KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA

  • Proiektu hau onestea: Koldo Mitxelena Kulturunea eraikinaren eraberritze partziala egiteko 1. Proiektu aldatua.
  • Kontratu hau aldatzea: Koldo Mitxelena Kulturunea eraikinaren eraberritze partziala egiteko 1. Proiektu aldatuko obrak.
  • Zerbitzu kontratu hau aldatzea:  Koldo Mitxelena Kulturunea eraikina zati batean eraberritzeko proiektuari dagozkion obra guztien zuzendaritza fakultatiboa eta horiei lotutako lanak.
  

2665