Diputatuen kontseiluak 2024ko azaroaren 19ko bileran onartutako gaiak
Diputatuen kontseiluak 2024ko azaroaren 19ko bileran onartutako gaiak
Gobernu Kontseiluaren erabakiak
2024/11/19
DIPUTATU NAGUSIAREN ALORRA
- Adierazpen instituzionala: azaroak 25, emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna.
JASANGARRITASUN DEPARTAMENTUA
- Onestea Klima Aldaketaren aurka Borrokatzeko 2050erako Gipuzkoako Estrategiaren berrikuspena.
GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA
- Onestea EUDEL Euskadiko Udalen Elkartearekin, IZFE SA foru sozietate publikoaren bidez, Gipuzkoako udalei eta gainerako toki-erakundeei zerbitzu informatikoak emateko esparru-hitzarmenaren luzapena.
- Kiroletako goi mailako teknikari bat karrerako funtzionario izendatzea.
EKONOMIA SUSTAPENEKO ETA PROIEKTU ESTRATEGIKOETAKO DEPARTAMENTUA
- Kontratu hau aldatzea: "Egikaritze Proiektua 2. Fasea: MUBIL Mugikortasun Adimendun eta Jasangarriaren Zentroa, Eskuzaitzetan" proiektuari dagokion obra-zuzendaritzako zerbitzu kontratua.
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
- Onestea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrarekin, Arabako Foru Aldundiarekin eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin sinatu beharreko lankidetza-hitzarmena, 2025-2026 eta 2026-2027 ikasturteetan ekonomiari eta fiskalitateari buruzko unitate didaktiko komun bat ezartzeko Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan.
- Konpromiso kredituen sorrera Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuan.
- Konpromiso kredituen sorrera Ogasun eta Finantza Departamentuan.
- Ordainketa kredituen transferentzia Lurralde Oreka Berdeko Departamentuan.
- Ordainketa kredituen transferentziak Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuan.
BIDE AZPIEGITURETAKO ETA LURRALDE ESTRATEGIAKO DEPARTAMENTUA
- Proiektu hau aldatzeko espedienteari baimena ematea: Mendaron, GI-3821 errepidean, Deba ibaiaren gaineko zubia osorik birgaitzeko proiektuaren 1. Proiektu aldatua
LURRALDE OREKA BERDEKO DEPARTAMENTUA
- Kontratazio espediente hau onestea: Gipuzkoako Lurralde Historikoan espezie sentikorretan mihi urdinaren aurkako txertaketa-programa gauzatzeko zerbitzuak. Aldez aurreko tramitazioa.
KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA
- Dirulaguntza bat ematea zuzenean Asociación de Salvamento Marítimo Humano - SMHri migratzaileei eta errefuxiatuei ihes egiteko itsas bideetan laguntza humanitarioa eta erreskatea emateko.
2225