Breadcrumb

Asset Publisher

Back Diputatuen kontseiluak 2024ko ekainaren 18ko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2024ko ekainaren 18ko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

2024/06/18
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jauregiaren aurrealdea

DIPUTATU NAGUSIAREN ALORRA

  • Dirulaguntza bat zuzenean ematea Tokikom SLri  2024. urteko lan programaren gastuetan laguntzeko, eskualde eta herri mailako tokiko euskal hedabideen lehiakortasunean laguntzeko.
  • Dirulaguntza bat zuzenean ematea Batzen Kultur Elkarteari Ateak Ireki 2024 egitasmoaren gastuei aurre egiteko.

ZAINKETA ETA GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Kontratazio espediente hau aldatzea: haurren eta nerabeen babesgabetasun-egoerak baloratzeko proposamenetarako eta babesgabetasun-arrisku larriko kasuetan koordinatzeko laguntza teknikoko zerbitzua.
  • Kontratazio espediente hau aldatzea: Eibarko Egogain zentroko bosgarren solairuko mendebaldean adinekoentzako arreta integraleko modulu bat egokitzeko obrak.
  • Kontratazio espediente hau aldatzea: Donostiako Zarategi Pasealekuan dauden harrera-etxeak eraberritzeko obra-proiektua.

GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA

  • IZFE SAri baimena ematea zazpi pertsona kontratatzeko mugagabeko kontratuen bidez.
  • IZFE, SAri baimena ematea hautaketa-prozesua burutzeko langileen kontratazioa egiteko.
  • Erizain bat karrerako funtzionario izendatzea.
  • Bi modernizazioko goi mailako teknikari karrerako funtzionario izendatzea.
  • Bi sarjentu karrerako funtzionario izendatzea.
  • Bi artxiboko goi mailako teknikari karrerako funtzionario izendatzea.
  • Hiru balio anitzeko laguntzaile karrerako funtzionario izendatzea.
  • Izendatzea letraduen bi plaza oposizio-lehiaketa bidez betetzeko hautaketa prozesuaren Epaimahai Kalifikatzaileko kideak.
  • Izendatzea administrazio kudeaketako erdi mailako teknikarien zortzi plaza oposizio-lehiaketa bidez betetzeko hautaketa prozesuaren epaimahai kalifikatzaileko kideak.
  • Izendatzea bidezain-makinista gidarien hiru plaza oposizio-lehiaketa bidez betetzeko hautaketa prozesuaren epaimahai kalifikatzaileko kideak.
  • Funtzionarioentzat gordetako Lanpostu Zerrendan sartu beharreko dedikazio-baldintzen taula aldatzea.
  • Aldatzea funtzionarioentzat gordetako lanpostu zerrenda.
  • Kontratazio espediente hau onestea: zerbitzu orokorretako sistemen eta ikus-entzunezkoen mantenu eta erabilera zerbitzua.

EKONOMIA SUSTAPENEKO ETA PROIEKTU ESTRATEGIKOETAKO DEPARTAMENTUA

  • Dirulaguntza bat ematea zuzenean "FABRIKA" Enpresa Kultura Eraldatzeko Errendimendu Handiko Zentroa Fundazioari 2024. urteko aurrekontuari ekarpen gisa.

MUGIKORTASUNEKO, TURISMOKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Kontratazio espediente hau onestea: Turismo Zuzendaritza Nagusiaren ekitaldi eta oroitzapenak egiteko zerbitzua kontratatzeko esparru akordioa.

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

  • Konpromiso kredituen sorrera Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuan.

BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA

  • Kontratazio espediente hau onestea: Gipuzkoako Foru Aldundiko errepide sareko egituren kudeaketa integratua.
  

995