Diputatuen kontseiluak 2024ko ekainaren 25eko bileran onartutako gaiak
Diputatuen kontseiluak 2024ko ekainaren 25eko bileran onartutako gaiak
Gobernu Kontseiluaren erabakiak
2024/06/25
DIPUTATU NAGUSIAREN ALORRA
- Dirulaguntza bat zuzenean ematea Eguzki Art Zinema SLri Pedro Mari Otaño bertsolariari buruzko ikus-entzunezko bat produzitzeko.
- Dirulaguntza bat zuzenean ematea Eduardo Chillida eta Pilar Belzunce Fundazioari Eduardo Chillidaren mendeurrenaren inaugurazio ekitaldiko gastuei aurre egiteko.
ZAINKETA ETA GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA
- 17/2024 Foru Dekretua, ekainaren 25ekoa, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Gizarteratze Gaietako Aholku Kontseilua sortu eta arautzen duen urriaren 27ko 32/2009 Foru Dekretua aldatzen duena.
- Kontratu hau aldatzea: indarkeria matxista eta sexu-erasoko egoeretarako arreta soziojuridikoko, esku-hartze sozioedukatiboko eta psikosozialeko zerbitzuak.
GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA
- Onestea Pasaiako Portu Agintaritzarekin suteak prebenitzeko eta horietan esku hartzeko sinatutako hitzarmenaren luzapena.
- Berrikusi diren lanpostuei dagokien balorazioa onestea.
- Hainbat lanposturen behin betiko balorazioaren esleipena onestea.
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
- 18/2024 Foru Dekretua, ekainaren 25ekoa, interes orokorreko xedeen esparruan mezenasgoko lehentasunezko jarduerak 2024. urterako ezartzen dituena.
- Konpromiso kredituen sorrera Bide Azpiegituretako Departamentuan.
- Ordainketa kredituen transferentzia egitea eta konpromiso kredituen sorrera Bide Azpiegituretako Departamentuan.
- Ordainketa kredituen trasferentzia egitea Lurralde Oreka Berdeko Departamentuan.
BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA
- Proiektu hau onestea: Lamiarriko tunelaren (N-121-A) lokal teknikoa konpontzea, lohiak sartu zirelako 2021eko abenduan. Aurrekontu eguneratua.
- Kontratazio espediente hau onestea: Lamiarriko tunelaren (N-121-A) lokal teknikoa konpontzeko obrak, lohiak sartu zirelako 2021eko abenduan. Aurrekontu eguneratua.
KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA
- Dirulaguntza hauen 2024-2025ko deialdia onestea: Gipuzkoako ikastetxeei zuzendutakoak, Kultura Eskola Programako arte- eta kultura-jarduerak egiteko.
1825