Diputatuen kontseiluak 2024ko ekainaren 4ko bileran onartutako gaiak
Diputatuen kontseiluak 2024ko ekainaren 4ko bileran onartutako gaiak
Gobernu Kontseiluaren erabakiak
2024/06/04
DIPUTATU NAGUSIAREN ALORRA
- Dirulaguntza bat ematea zuzenean Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluari 2024. urteko lan programa garatzeko.
- Onestea Euskal Herriko Unibertsitatearekin sinatu beharreko lankidetza hitzarmena, bi erakundeek partekatzen duten intereseko ezagutza alorretan ikerketa, prestakuntza eta azterketa sustatzeko eta garatzeko.
- Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2024ko deialdia onestea: elikadura jasangarriaren eta mugikortasun berriaren misioetara bideratutako proiektu berritzaileak finantzatzeko.
JASANGARRITASUN DEPARTAMENTUA
- Dirulaguntza bat ematea zuzenean Nafarroako Unibertsitateari, plastiko post industrialaren birziklapenaren arloko ikerketa-jardueretarako.
- Baimena ematea Gipuzkoako Aldaketa Klimatikoaren Fundazioa/Fundación de Cambio Climático de Gipuzkoa erakundeari Klima Bai! Unibertsitate edizioa sariak emateko eta onestea sari horiei dagozkien oinarri arautzaileak.
- Askizuko (Getaria) saneamendu Proiektua onetsi zuen 2024ko otsailaren 6ko erabakiaren aurka jarritako berraztertze errekurtsoa ebaztea.
ZAINKETA ETA GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA
- Zabalduz Koop Elk. entitatearekin sinatu beharreko lankidetza hitzarmena onestea, babesgabetasun-egoeran dauden adingabeei larrialdiko harrera zerbitzua emateko.
- Aldatzea ATZEGI-Gipuzkoako adimen urritasuna duten pertsonen aldeko elkartearekin sinatutako programa-kontratua: II. eranskina (zuzeneko arretako gutxieneko langileak) eta III. eranskina (araubide ekonomikoa).
- Kontratazio espediente hau onestea: Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuko Haurren eta Nerabeen Babeseko Zerbitzurako aholkularitza juridikoko zerbitzua.
MUGIKORTASUNEKO, TURISMOKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA
- 2024ko apirilaren 23ko erabakia aldatzea: GI-41 Urumeako autobiari dagokion bide-jabari publikoko lurzati baten erabilera ADIF Trenbide Azpiegituren Administratzailea enpresa-erakunde publikoaren alde doan lagatzea irisgarritasunera egokitutako tren-geraleku berria egiteko.
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
- Adostasuna ematea "BIC Gipuzkoa Berrilan, S.A." sozietatearen kapitala handitzeko proposamenari eta baimena ematea kapital gehikuntza horretan parte hartzeko.
- Zerga-bilketa prozeduretan ondasunak eskuratzeko gastua baimentzea.
- Konpromiso kredituak sortzea eta ordainketa kredituaren transferentzia egitea Diputatu Nagusiaren Alorrean.
- Konpromiso kredituen sorrera eta ordainketa kredituen transferentzia egitea Jasangarritasun Departamentuan.
BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA
- Hornidura kontratazio espediente hau onestea: Artapeneko eta Sistema Adimendunetako Zerbitzuko Tolosako, Azpeitiko eta Andoaingo baseetarako gurpil gaineko hiru pala kargatzaile arin eskuratzeko, eta hiru atzerako kargagailu besterentzeko.
- Hornidura kontratazio espediente hau onestea: Artapeneko eta Sistema Adimendunetako Zerbitzuko funtzio anitzeko hiru makina eskuratzeko, sastrakak garbitzeko besoa eta haizagailua dituztenak, errepideak mantentzeko, eta sastrakak garbitzeko burua eta besoa duten lau traktore besterentzeko.
- Zuzentzea 2024ko apirilaren 30eko erabaki hau: Elgoibarren, N-634 errepidean, silorako bazterbidea eraikitzeko Proiektua onestekoa.
- Proiektu hau onestea: Fresaketetatik berreskuratutako material bituminosoa berrerabiltzeko proba-tarteak gauzatzeko eta nahaste bituminosoak aztertzeko kontratuaren 1. aldaketa. 3. sorta: Leaburu eta Lizartza artean, GI-2135 errepideko 2,790 eta 4,870 KPen arteko zoruaren egitura birgaitzea.
- Kontratu hau aldatzea: fresaketetatik berreskuratutako material bituminosoa berrerabiltzeko proba-tarteak gauzatzeko eta nahaste bituminosoak aztertzeko kontratuaren 1. aldaketa. 3. sorta: Leaburu eta Lizartza artean, GI-2135 errepideko 2,790 eta 4,870 KPen arteko zoruaren egitura birgaitzea.
- Bidegi SAri baimena ematea errelebo kontratu bidez pertsona bat kontratatzeko eta langilea hautatzeko prozesua egiteko.
LURRALDE OREKA BERDEKO DEPARTAMENTUA
- Dirulaguntza bat ematea zuzenenan GEBE-Gipuzkoako Baso Elkarteari 2022ko irailaren 12an sinatutako lankidetza hitzarmenaren inguruan, 2024an egindako jarduerak finantzatzeko.
1040