Breadcrumb

Asset Publisher

Back Diputatuen kontseiluak 2024ko maiatzaren 21eko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2024ko maiatzaren 21eko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

2024/05/21
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jauregiaren aurrealdea

DIPUTATU NAGUSIAREN ALORRA

  • Kontratazio espediente hau onestea: Gizarteari entzuteko zerbitzuak.

JASANGARRITASUN DEPARTAMENTUA

  • Dirulaguntza bat ematea zuzenean Gipuzkoako Gurutze Gorriari bere jarduerak ingurumenean duen eragina murrizteko eta ingurumen-hezkuntzako ekintzak sustatzeko.

GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA

  • Dokumentazioko goi mailako teknikari bat karrerako funtzionario izendatzea.

EKONOMIA SUSTAPENEKO ETA PROIEKTU ESTRATEGIKOETAKO DEPARTAMENTUA

  • Dirulaguntza hauen 2024ko deialdia onestea: Gipuzkoako enpresa ehunean eta ekosistema sozioekonomikoan trantsizio ekologiko, jasangarria eta bidezkoa sustatzeko programakoak.

MUGIKORTASUNEKO, TURISMOKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Dirulaguntza bat ematea zuzenean  Donostia-Leioa unibertsitate garraio elkarteari, Donostialdea eta Zarautz udalerrien eta EHUko Leioako campusaren artean autobus bidezko garraioaren erabilera sustatzeko.
  • Donostiako Camino kaleko 1 zb. lokalaren desatxikipena, atxikipen berria eta errentamendu-kontratuaren gehigarria onestea.

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

  • Adostasuna ematea  "Garaia Teknologia Parkea S. Coop." sozietatearen kapitala handitzeko proposamenari eta baimena ematea kapital gehikuntza horretan parte hartzeko.
  • Zerga zehapenak barkatzeko eskaera ebaztea.
  • Ordainketa kredituen transferentzia egitea Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren eta Ogasun eta Finantza Departamentuaren artean eta konpromiso kredituen sorrera Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuan.
  • Ordainketa kredituaren transferentzia egitea eta konpromiso kredituen sorrera Bide Azpiegituretako Departamentuan.
  • Konpromiso kredituen sorrera Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuan.
  • Kreditu gerakinak txertatzea 2024ko aurrekontuan Kabia Erakunde Autonomoan.

BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA

  • Onestea Zestoako udalarekin sinatu beharreko lankidetza hitzarmena "Zestoan GI-631 errepidean trafikoa baretzeko eta sarbideak antolatzeko Proiektua" egikaritzeko eta finantzatzeko.

LURRALDE OREKA BERDEKO DEPARTAMENTUA

  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak onestea: ordezkapeneko zerbitzuetarako nekazaritza ustiategiei zuzendutakoak.
  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak onestea: nekazaritza ustiategietako titularrek nekazaritza aseguruak kontratatzeko.

KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA

  • Kontratazio espediente hau onestea: Dantzagunearen kudeaketaren zerbitzua.
  • Dirulaguntza hauen 2024ko deialdia onestea: eszena arteak (antzerkia edota dantza) ekoizten eta zabaltzen diharduten entitateei zuzendutakoak.
  • Kirolgi Fundazioari baimena ematea lurraldeko maila goreneko klubei laguntzak emateko, lehiaketa gastuetarako.
  

1761