Diputatuen kontseiluak 2024ko otsailaren 20ko bileran onartutako gaiak
Diputatuen kontseiluak 2024ko otsailaren 20ko bileran onartutako gaiak
Gobernu Kontseiluaren erabakiak
2024/02/20
DIPUTATU NAGUSIAREN ALORRA
- 2024ko ekitaldirako ekarpen ekonomiko arrunta egitea Badalab Hizkuntza Berrikuntzarako Partzuergoaren alde.
- Luzatzea 2020-2023 aldirako Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren indarraldia.
JASANGARRITASUN DEPARTAMENTUA
- Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2024ko deialdia onestea: sakabanatutako zaborren pilaketa fokuak prebenitzen eta zuzentzen lagunduko duten jarduketak egiten dituzten udalei eta hondakinak kudeatzen dituzten mankomunitateei zuzendutakoak.
ZAINKETA ETA GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA
- Gastua baimendu eta xedatzea: babesgabetasun egoeran dauden adingabekoei hainbat zerbitzu eta programa eskaintze aldera sinatutako programa-kontratuek eta lankidetza hitzarmenek 2024an eragingo dituzten betebehar ekonomikoak betetzeko.
- Gastua baimendu eta xedatzea: desgaitasuna edo/eta adimen nahasmendu larria duten pertsonei hainbat zerbitzu eta programa eskaintze aldera sinatutako programa-kontratuek eta lankidetza hitzarmenek 2024an eragingo dituzten betebehar ekonomikoak betetzeko.
- Gastua baimendu eta xedatzea: adineko pertsonei hainbat zerbitzu eta programa eskaintze aldera sinatutako programa-kontratuek eta lankidetza hitzarmenek 2024an eragingo dituzten betebehar ekonomikoak betetzeko.
- Gastua baimendu eta xedatzea: Bazterkeria egoeran dauden edo arriskuan egoteko dauden pertsonei hainbat zerbitzu eta programa eskaintze aldera sinatutako programa-kontratuek eta lankidetza hitzarmenek 2024an eragingo dituzten betebehar ekonomikoak betetzeko.
- Cáritas eta Kolore Guztiak erakundeekin formalizatu beharreko programa-kontratu berriak onestea, gizarte bazterketa egoeran edo arriskuan dauden pertsonak gizarteratzeko zerbitzuak eta programak emateko.
- Atzegi eta Aspace erakundeekin formalizatu beharreko programa-kontratu berriak onestea, desgaitasunaren ondoriozko beharrak prebenitzera eta artatzera bideratutako zerbitzuak emateko.
- Kontratazio espediente hau onestea: Sexu-indarkeriaren biktima diren emakumeei arreta espezializatua emateko zerbitzua eta gizarte-larrialdietarako koordinazio-zerbitzua.
MUGIKORTASUNEKO, TURISMOKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA
- Jabari publikotik desafektatzea eta besterengarritzat jotzea GI-632 saihesbidearen eraikuntza Proiektuko (2. separata) tartea: Antzuolako lotunea- Bergarako lotunea 49. zk partzelari dagokion lurzati bat.
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
- 12/2024 Foru Dekretua, otsailaren 20koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Aurrekontu Orokorrak luzatzeari buruzkoa.
- Ondare erantzukizuneko 43/001 espedientea.
- Ondare erantzukizuneko 43/002 espedientea.
BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA
- Lan hauek kontratatzea, larrialdiko izapidetza erabiliz: Getariako N-634 errepideko 21,110 eta 21,125 KPen artean kostaldeko horma berreraikitzeko lanak.
988