Breadcrumb

Asset Publisher

Back Diputatuen kontseiluak 2024ko urriaren 15eko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2024ko urriaren 15eko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

2024/10/15
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jauregiaren aurrealdea

DIPUTATU NAGUSIAREN ALORRA

  • Dirulaguntza bat zuzenean ematea Lanartea Elkarteari "Sektorea ezagutzeko azterketa eta liburu arloko sariketen eta beken analisia" proiektua garatzeko.
  • Dirulaguntza bat zuzenean ematea Udako Euskal Unibertsitateri unibertsitate mailan urruneko euskarazko online irakaskuntza eskaintzaren gastuetan laguntzeko.

JASANGARRITASUN DEPARTAMENTUA

  • Proiektu hau onestea: Lezo-Donibane bizikleta-oinezkoentzako bidearen 1. zatia (Errenteria-Pasaia Donibane 1.2 ibilbidea 01 008F tartea) eraikitzeko 2. Proiektu aldatua.
  • Obra hauek gauzatzeko kontratua aldatzea: Lezo-Donibane bizikleta-oinezkoentzako bidearen 1. zatia (Errenteria-Pasaia Donibane 1.2 ibilbidea 01 008 F tartea) eraikitzeko 2. Proiektu aldatua.
  • Sari honen oinarri arautzaileak onestea: "Gipuzkoako Emakumeak jasangarritasunaren alde".

ZAINKETA ETA GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Kontratazio espediente hau onestea: babesgabetasun-egoeran dauden adingabeei familia-harrera espezializatua emateko laguntza teknikoa emateko zerbitzua. Aldez aurreko tramitazioa.
  • Aldatzea desgaitasuna duten pertsonei arreta emateko hainbat entitatekin sinatutako programa-kontratuak.

GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA

  • Onestea 2023ko eta 2024ko enplegu publikoaren eskaintzetan sartutako plazak lehiaketa-oposizio bidez eskuratzeko hautaketa prozesuen oinarriak eta deialdiak.
  • Hamalau administrazio orokorreko teknikari karrerako funtzionario izendatzea.

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

  • Ordainketa kredituen trasferentzia Diputatu Nagusiaren Alorrean.
  • Konpromiso kredituen sorrera eta ordainketa kredituen transferentzia egitea Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuan.
  • Konpromiso kredituen sorrera Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuan.

BIDE AZPIEGITURETAKO ETA LURRALDE ESTRATEGIAKO DEPARTAMENTUA

  • Gipuzkoako Foru Aldundiaren Errepide Sarean sartzea Marrutxipiko lotune berria GI-20-6 izenarekin eta aldatzea Errepide Sarearen Katalogoa.
  • Zerbitzu hauek kontratatzeko espedientea onestea: foru sareko errepide arruntetako seinale horizontalak jartzeko. Aldez aurreko tramitazioa.

LURRALDE OREKA BERDEKO DEPARTAMENTUA

  • Oinarri arautzaile hauek onestea: baserritar misto profesionalei zuzendutakoak.
  • Dirulaguntza bat zuzenean ematea Lurgintza Kooperatibaren alde 2024. urtean Gipuzkoako nekazaritza ustialekuei aholkularitza zerbitzuak ematea finantzatzeko.
  • Dirulaguntza bat zuzenean ematea Abelur Koop. entitateari, 2024. urtean Gipuzkoako nekazaritza ustialekuei aholkularitza zerbitzuak ematea finantzatzeko.
  • Dirulaguntza bat zuzenean ematea Kaiku S. Coop. entitatearen alde, esnetarako behi ustiategien errentagarritasuna maximizatzeko 2024ko ekintzak finantzatzeko.

KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA

  • Sari hauen oinarri arautzaileak eta 2024ko deialdia onestea: Gipuzkoa Kirolak (gizonezkoak eta emakumezkoak), Gipuzkoarren Kirola eta kirol federatuen arloko kirol boluntariotza.
  • Kontratazio espediente hau onestea: Donostian dauden Koldo Mitxelena Kulturuneari atxikitako eraikinak mantentzeko zerbitzua.
     
  

3872