Diputatuen kontseiluak 2024ko uztailaren 30eko bileran onartutako gaiak
Diputatuen kontseiluak 2024ko uztailaren 30eko bileran onartutako gaiak
Gobernu Kontseiluaren erabakiak
2024/07/30
DIPUTATU NAGUSIAREN ALORRA
- Onestea Gipuzkoako Foru Aldundiko departamentuen eta haren foru organismo autonomoen hizkuntza irizpideei eta kudeaketa planei buruzko jarraibideak.
JASANGARRITASUN DEPARTAMENTUA
- Onestea Uraren Euskal Agentziarekin eta Gipuzkoako Ur kontsorzioarekin sinatu beharreko lankidetza hitzarmena "Antzuola-Bergara bizikleta eta oinezkoentzako bidearen Proiektuaren III. fasea" gauzatzeko eta finantzatzeko.
- Onestea Uliazpi Fundazioarekin sinatu beharreko lankidetza-hitzarmena, Zubieta zentroko etxe batean aerotermia instalatzeko eta barruko banaketa-sistema aldatzeko obrak finantzatzeko eta gauzatzeko.
ZAINKETA ETA GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA
- Aldatzea Loiolaetxea para la Integracion Social elkartearekin sinatutako programa-kontratua: I. eranskina (zentroak, zerbitzuak eta kokalekua); II. eranskina (zuzeneko arretako gutxieneko langileak), III. eranskina (araubide ekonomikoa).
- Aldatzea Asociación Intercultural Kolore Guztiak erakundearekin sinatutako programa-kontratua: II. eranskina (zuzeneko arretako gutxieneko langileak), III. eranskina (araubide ekonomikoa).
- Aldatzea Peñascal Sociedad Cooperativa entitatearekin sinatutako programa-kontratua: II. eranskina (zuzeneko arretako gutxieneko langileak), III. eranskina (araubide ekonomikoa).
- Aldatzea Emaús Fundación Social erakundearekin sinatutako programa-kontratua: II. eranskina (zuzeneko arretako gutxieneko langileak), III. eranskina (araubide ekonomikoa).
- Proiektu hau aldatzeko espedienteari baimena ematea: Azkoitiko San Jose egoitza-zentroa berritu eta handitzeko obrak.
- Proiektu hau aldatzeko espedienteari baimena ematea: Pasaian, zahartzearen eta mendekotasunaren arloko erreferentziazko zentroa eta lur azpiko aparkamendua egiteko.
GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA
- "Partekatuz" programaren bidez Gipuzkoako Foru Aldundiko langileen plantilla gaztetzeko giza baliabideen antolaketa plana onestea.
- Aldatzea Gipuzkoako Foru Aldundiko funtzionarioentzat gordetako lanpostu zerrenda.
- Zuzentzea 2024ko ekainaren 18ko erabakia: funtzionarioentzat gordetako lanpostu zerrendan sartu beharreko dedikazio-baldintzen taula aldatzekoa.
- Zuzentzea 2024ko ekainaren 18ko erabakia: funtzionarioei gordetako lanpostu zerrendaren aldaketa.
- Berraztertzeko errekurtso hau ebaztea: Gipuzkoako Foru Aldundiaren lan eskaintza publikoa, aldi baterako enplegua egonkortzeko plazei dagokiona, onetsi zuen 2023ko abenduaren 12ko erabakiaren aurka jarritakoa.
- Berraztertzeko errekursto hau ebaztea: lanpostu zerrenda aldatzeko 2024ko maiatzaren 14an hartutako erabakiaren aurka jarritakoa.
- Gipuzkoako Foru Aldundiaren zerbitzura dauden langileen ordainsarien igoera.
- Gipuzkoako Batzar Nagusiekin eta Informatika Zerbitzuen Foru Elkartea SArekin sinatu beharreko hitzarmenaren onestea, Batzar Nagusiek Gipuzkoako Foru Aldundiaren azpiegitura informatikoa erabil dezaten.
MUGIKORTASUNEKO, TURISMOKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA
- Errentan hartzea Legorretako familia bakarreko etxebitza, babesgabetasun-egoeran dauden adingabeak hartzeko zerbitzua emateko.
- Itsasondoko N-I errepideari atxikitako bide-jabari publikoko lurzati bat doan lagatzea ADIF Trenbide Azpiegituren Administratzailea enpresa-erakunde publikoari, "Itsasondoko geltokian (Euskal Autonomia Erkidegoko aldirien gunea) nasak egokitzeko obrak" egiteko.
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
- 21/2024 Foru Dekretua, uztailaren 30ekoa, Finantza eta Aurrekontu zuzendari nagusiaren kargu-uztea xedatzekoa.
- Berri ematea: Aldundiko departamentuek eta foru sektore publikoko entitateek aurkeztutako aurrekontu proposamenak 2025eko ekitaldiko emaitzetara bideratutako aurrekontua prestatzeko.
- Zerga zehapenak barkatzeko eskaera ebaztea.
- Zerga zehapenak barkatzeko eskaera ebaztea.
- Zerga zehapenak barkatzeko eskaera ebaztea.
- Konpromiso kredituak sortzea eta ordainketa kredituen transferentzia egitea Diputatu Nagusiaren Alorrean.
- Kredituen transferentzia egitea eta konpromiso kredituen transferentzia egitea Jasangarritasun Departamentuan.
- Konpromiso kredituaren sorrera Jasangarritasun Departamentuan.
- Konpromiso kredituen sorrera Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuan eta Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuan.
BIDE AZPIEGITURETAKO ETA LURRALDE ESTRATEGIAKO DEPARTAMENTUA
- Kalte-ordaina ematea obra kontratu honen 3. sortako (Oindolar hodiko instalazioak egokitzea, Donostiarako noranzkoan, eta Gorosmendiko hodikoak, Iruñerako noranzkoan) obren kontratista adjudikaziodunari: Oindolar eta Gorosmendi (A-15 autobidea) tuneletako estaldura sendotzeko eta instalazioak egokitzeko (2004/54/CE Zuzentaraua) proiektuaren 1. separata. Aurrekontu eguneratua (3. sorta).
- Proiektu hau onestea: Zestoan GI-631 errepidean trafikoa baretzeko eta sarbideak antolatzeko.
- Proiektu hau onestea: N-I errepideko zoruaren gainazala birgaitzea 447,865 eta 451,800 KPen artean, Irun-Gasteiz noranzkoan, eta N-I-451-1-S-1 irteera adarra Gasteiz-Irun noranzkoan, eta N-I-451-2-S dezelerazio erreia luzatzea N-I-451 Lasarte-Oria hegoaldeko lotunean, Irun-Gasteiz noranzkoan.
- Onestea obra hauek kontratatzeko espedientea: N-I errepideko zoruaren gainazala birgaitzea 447,865 eta 451,800 KPen artean, Irun-Gasteiz noranzkoan, eta N-I-451-1-S-1 irteera adarra Gasteiz-Irun noranzkoan, eta N-I-451-2-S dezelerazio erreia luzatzea N-I-451 Lasarte-Oria hegoaldeko lotunean, Irun-Gasteiz noranzkoan.
- Bide Azpiegituretako eta Lurralde Estrategiako foru diputatuari ahalmena ematea, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Erakunde Antolaketa, Gobernu eta Administrazioari buruzko uztailaren 12ko 6/2005 Foru Arauaren 40.5.b) artikuluaren arabera.
- Bide Azpiegituretako eta Lurralde Estrategiako Departamentuko foru diputatuari ahalmena ematea Garraio eta Mugikortasun Iraunkorreko Ministerioak eman beharreko zuzeneko dirulaguntza eskatzeko.
10443