Diskriminazio ezari buruzko formazio saioa udaltzainekin
Diskriminazio ezari buruzko formazio saioa udaltzainekin
Hurbileko agenteei zuzendutako lansaioan hartu du parte Maribel Vaquero, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen zuzendariak
Berdin proiektuak eta harekin sortutako sareak, diskriminazio mota ezberdinen inguruan sentsibilizatu nahi ditu herritarrak. Hain zuzen, proiektu honek eskualde eta herri mailan du fokua.
Gipuzkoako Abokatuen Elkargoan egin zen martxoaren 15ean saioa eta Jaurlaritzako Biltzen zerbitzuko eta Ertzaintzako ordezkariek zuzendu zuten. Ekimen hau Aniztasuneko Bizikidetzarako Foru Planean jasotako ekintzetako bat da.
Hainbat herritako udaltzaingoetako ordezkariek hausnarketa egiteko aukera izan zuten bertan. Gertuko poliziak garantzia handia du diskriminazioaren prebentzioan eta herritarrekin eta gutxiengo etnikoekin duen harreman zuzenarengatik.
1449