Donostia eta Gipuzkoa aurrera doaz zaintzaren berrikuntzan, Lugaritzen bizitza osorako etxebizitzekin
Donostia eta Gipuzkoa aurrera doaz zaintzaren berrikuntzan, Lugaritzen bizitza osorako etxebizitzekin
Donostia eta Gipuzkoa aurrera doaz zaintzaren berrikuntzan, Lugaritzen bizitza osorako etxebizitzekin
Matiak, Donostiako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak indarrak batu dituzte Lugaritzeko proiektua zahartzean erreferente berritzaile gisa kokatzeko.
Markel Olano diputatu nagusia eta Maite Peña Gizarte Politikako diputatua
35 hilabeteko lanen ondoren, Lugaritzeko bizitza osorako etxebizitzek obrek azken faseari ekingo diote. Barrualdean azken ukituak egin eta kanpoko hirigintza-lanak amaitu ondoren, baliabide berritzaile honetara udan hasiko dira lehen pertsona iristen, mendetasun egoeraren batengatik laguntza behar duten adinekoak eta haien familiak. Gaur goizean, Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiak, Eneko Goia Donostiako alkateak eta Maite Peña Gizarte Politiketako foru diputatuak instalazioak bisitatu dituzte, Matiako lantalde tekniko batek gidatuta. Komunikabideei egindako adierazpenetan, erakundeetako ordezkariak bat etorri dira proiektu hau “erabat berritzailea eta zahartze arloan erreferente” gisa baloratzean, Estatu osoan abian jarri den mota horretako lehen esperientzia baita.
Matiak etxebizitza formula berriak identifikatu ditu, mendekotasun egoeraren bat duten eta zainketa malguak eta beren beharretara egokituak behar dituzten bikote eta familiei erantzunak eskainiz. “Etxean zainduak izateko borondateari erantzuten diogu, modu erabat pertsonalizatu eta berritzailean”, adierazi du diputatu nagusiak.
Guztira 16 milioi euroko aurrekontuarekin, Lorea eta Gurutze auzoen artean, Matia 54 etxebizitza eraikitzen ari da alokairu-erregimenean (horietako 44 bi logelakoak eta zortzi hiru logelakoak). Gune berean 40 adinekoentzako eguneko zentroa, kafetegia, aparkalekua eta Matiako bulegoak ere izango ditu. Erdiko plaza batek espazio guztiak lotuko ditu, komunitatearekiko lotura erraztuz, eta Donostiako Udala inguruan egiten ari den hiru igogailuek eta urbanizazio-lanek auzoa kohesionatzea lortuko dute.
Diputatu nagusiak baloratu du hiru hilabetean martxan egongo den baliabide hau Gipuzkoa zaintza arloan bizitzen ari den trantsizioaren “isla argia” dela: "Atzera bueltarik ez duen prozesu batean murgilduta gaude, eta dagoeneko errealitate bat da gure lurraldean, sare osoaren lan nekaezinari esker. Lugaritzeko bizitza osorako etxebizitzekin, berriz ere, Donostia eta Gipuzkoa aitzindari dira”.
Eneko Goia alkateak nabarmendu du “adineko pertsonen zaintzari begira proiektu garrantzitsu baten aurrean gaude”, Udala zonaldea urbanizatzeko egiten ari den obraren garrantzia azpimarratuz. “Jarduera horrek, zalantzarik gabe, hobekuntza nabarmena ekarriko dio inguruneari; izan ere, gozatzeko espazio berriak sortuko dira, eta nabarmen hobetuko ditu auzoko komunikazioa eta irisgarritasuna, hiru igogailurekin”.
Matia Lugaritzen garatzen ari den proiektuak iraupen luzeko zainketak bermatzen ditu, “ikerkuntza-ekintza” ibilbide baten bidez. Olanok berrikuntza-proiektu bat dela gaineratu du, hain zuzen ere, bere ikerketa-alderdiagatik eta izaera pilotuagatik: “Hiru etxebizitzetan eguneroko bizitzan laguntzeko teknologiak ezarriko dira, eguneroko bizitzatik berrituz eta etorkizunerako ezagutza sortuz”.
3215