Donostiako lehen auzialdiko epaitegiak Aintzane Oiarbideren aurkako salaketa artxibatu du
Donostiako lehen auzialdiko epaitegiak Aintzane Oiarbideren aurkako salaketa artxibatu du
Lehen auzialdiko zigor-arloko aretoak ez du arau hauste penalik antzeman HIRU garraiolarien sindikatuak eta Garraioko Batzorde Nazionaleko garraiolariek jarritako salaketan.
Donostiako Instrukzioko 1 zenbakiko Epaitegiak artxibatu egin du Hiru sindikatuak Aintzane Oiarbide Bide Azpiegituretako foru diputatuaren aurka jarritako salaketa. Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren eta Auzitegi Gorenaren epaia ez betetzea eta N-I eta A-15 errepideetan salgaiak garraiatzeko kanonari eustea leporatzen zioten.
Lehen auzialdiko auzitegiak ebatzi du instrukzioa eragin zuten egitateak ez direla arau-hauste penalak. Hori dela eta, auzia artxibatzea erabaki du.
Bide Azpiegituretako diputatuak erabat baztertu du salaketa jarri duten garraiolariek Gipuzkoan bidesari bat ezartzearen aurka hartu duten jarrera.
Aintzane Oiarbidek gogorarazi duenez, Diputatuen Kontseilu osoak akordio batean onartu zuen bezala, Aldundiak eta Bidegik zehatz-mehatz bete behar dute indarrean dagoen legeriak ezartzen dien betebeharra, eta, bereziki, administrazioarekiko auzien jurisdikzio-ordenako epaiak betearazteari buruzkoa. Hala, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 72.2. artikuluak jasotzen duenez, xedapen orokor bat deuseztatzen duten epai irmoek ondorio orokorrak izango dituzte, deuseztatutako xedapena ezereztu den epe ofizial berean epaia eta baliogabetutako aginduak argitaratzen diren egunetik aurrera.
1968