Breadcrumb

Asset Publisher

Back Donostian berriki salatutako sexu erasoen gaineko erakunde-adierazpena

Donostian berriki salatutako sexu erasoen gaineko erakunde-adierazpena

Donostian berriki salatutako sexu erasoen aurrean, Gipuzkoako Foru Aldundiak irmoki gaitzetsi nahi ditu adingabekoek jasandako eraso horiek.

Erakunde adierazpen honen bitartez, Donostian berriki salatutako sexu erasoen aurrean, Gipuzkoako Foru Aldundiak irmoki gaitzetsi nahi ditu adingabekoek jasandako eraso horiek. Aldi berean, elkartasun osoa eta babesa eskaini nahi dizkio bortizkeria matxista kasu hau pairatu duen gazteari, nahiz haren gertuko lagun eta senitartekoei.

Emakumeen kontrako indarkeriaren aurrean erantzun publikoa emateko Gipuzkoako protokolo instituzionalari jarraituz, Foru Aldundiak bat egiten du Donostiako Udalak atzo kaleratu zuen adierazpenarekin. Gizon eta emakumeen berdintasun eza dago halako erasoen oinarri-oinarrian, emakumeak kontrolpean izan nahi dituzten jarrera eta ideia matxistak, zeinak are eta larriagoak diren adingabekoek pairatzen dituztenean. Horregatik, beste behin ere, gizon eta emakumeen berdintasunaren aldarrian jartzen dugu azpimarra; emakumeen duintasuna, sexu askatasuna eta integritate fisikoa eskubide urraezinak dira. Eskubide horien aurkako ekintzak erabat gaitzesgarriak dira, ez dute lekurik gure gizartean.

Egungo pandemia egoeran, foru erakundeak herritarrei dei egin die bortizkeria matxistaren aurkako jarrera eta konpromisoari eusteko, inoiz baino gehiago erne jarraitzeko, biolentzia jasaten ari diren emakumeek erakundeon eta komunitate osoaren babesa jaso dezaten.

Berdintasuneko foru zuzendariak, Miren Elgarrestak, gaur 12:00etan Alderdi Ederren egingo den elkarretaratzean parte hartuko du.

  

2145