Edukiontzi adimenduek bilketaren eraginkortasuna hobetuko dute eta erregaietan aurreztuko dute
Edukiontzi adimenduek bilketaren eraginkortasuna hobetuko dute eta erregaietan aurreztuko dute
Bilketen arteko aldiak handitu litezke edukiontzien %40an zerbitzuan eragin gabe.
Edukiontzietan ezarritako sentsoreei esker eskuratutako datuak ibilbideen sistemari eta zerbitzuaren maitasunari aplikatuz gero, urtean 430.000 euroko aurreztea lortuko litzake Donostiako hirian.
Erregaien aurreztea, CO2 6,5 tonaren murriztea eta kutsadura akustikoaren txikitzea dira sistema berria hobetzeko alderdi nagusiak.
José Ignacio Asensio: “Hondakinen bilketaren esparruan teknologia berrien bitartez berrikuntza sustatzea ezinbestekoa da baliabideak liberatzeko, ingurumena hobetzeko eta hiritarrei zerbitzu hobea eskaintzeko”.
José Ignacio Asensio Ingurumeneko diputatuak eta Ernesto Gasco Donostiako Udaleko alkateordeak, Donostiako hondakinen bilketa hobetzeko Amara eta Groseko auzoetan ezarritako proiektu pilotuaren emaitzak aurkeztu dituzte. Esperientzia pilotu hau 2018an garatu da Donostian eta sistema irekia duten errefuseko 100 edukiontzietan sentsore adimenduak ezarri ziren tenperatura eta betetze maila neurtzeko. Sentsore hauei esker, edukiontzien tenperatura eta betetze maila neurtu ahal izan da. Proiektuaren helburua da hiri-hondakinen bilketa hobetzea eta kudeaketaren eraginkortasuna eta segurtasuna handitzea.
Esperientzia pilotuari esker lortutako datuak adierazten dute errefusa frakzioaren hobetze tartea handia dela, izan ere, bilketaren kudeaketa optimizatzen da. Proiektuak ondorioztatzen du bilketen arteko aldiak handitu litezkeela edukiontzien %40an, zerbitzuan eragin gabe eta baliabide hauek maiztasun handiagoa behar duten guneetara bideratuz.
Amara eta Groseko auzoetan burututako esperientzia Donostia osora estrapolatuz, urteko 433.620 euroko aurreztea estimatu daiteke. Kostuen hobetzeaz gain, ingurumenari begira onura ugari emango lirateke ere beharrezkoak ez diren bilketak saihestuz gero: erregaien kontsumoa txikituko litzake eta horrekin batera CO2 isuriak (6,5 tona) klima aldaketa arinduz; hondakinen bilketan, batez ere gaueko ordutegian sortzen den kutsadura akustikoa murriztuko litzake (80 dB); bilketa kudeaketaren kostuak murriztuko lirateke; eta bilketa kamioien zein edukiontzien bizitza erabilgarria luzatuko litzake. Beraz, proiektu pilotuak erakusten du edukiontzietan teknologia berriak ezarriz bilketa eraginkorragoa eta iraunkorragoa lortzen dela eta emaitzak hobetzen laguntzen duela baliabideak beharrezkoak diren guneetara bideratuz. Hortaz, etorkizunari begira gaikako bilketa teknologikoki hobetzeko aukera zabaltzen du modu positibo eta errentagarrian.
Asensiok azaldu du edukiontzien kudeaketak hainbat zeregin hartzen dituela, besteak beste, erosi, mantendu, eta garbitzea; ea baita hustu, konpondu edo erretiratzea ere. “Hondakinen bilketaren esparruan teknologia berrien bitartez berrikuntza sustatzea ezinbestekoa da baliabideak liberatzeko, ingurumena hobetzeko eta herritarrei zerbitzu hobea eskaintzeko”.
1492