Breadcrumb

Asset Publisher

Back Egoitzetan 22 COVID-19 kasu positibo atzeman dira azken orduetan

Egoitzetan 22 COVID-19 kasu positibo atzeman dira azken orduetan

Ez da heriotzarik izan azken orduetan eta lau lagunek gehiagok gainditu dute dagoeneko gaixotasuna, Donostiako Alai Etxe eta Berrako egoiliarrak.

Gipuzkoako Foru Aldundiak DYAko profesionalekin batera egiten jarraitzen dituen PCR probek eta prebentziozko mapeoek 22 kasu positibo atzeman dituzte azken orduetan Zumarragako Argixao (2), Beasaingo Arangoiti (6), eta Donostiako Lamourous (2), Txara II (8), Zorroaga (3) eta Villa Sacramento (1) zentroetan. Bestalde, ez da heriotzarik izan azken orduetan, eta beste lau pertsonak gainditu dute gaixotasuna: Donostiako Berrako egoiliar batek eta Alai-Etxeko hiruk.

Gipuzkoan adinekoen arretarako 65 egoitza-zentro eta 5.425 plaza daude, eta gaur egun, COVID-19an positibo emandako erabiltzaileak ondorengo zentroetan daude: Bergarako Mizpirualde (1), Donostiako Alai-Etxe (19), Berra (5), Lamourous (26), Hermano Garate-San Ignacio (1), Txara II (10), Villa Sacramento (1) eta Zorroaga (10), Zumarragako Argixao (10), Errenteriako Jesusen Bihotza (2), Zumaiako Otezuri (1), Hondarribiako San Gabriel (1), Oiartzungo Petra Lekuona (1) eta Beasingo Arangoiti (6). Beraz, Gipuzkoako egoitzetako erabiltzaileen artean 94 COVID-19 kasu positibo daude egun.

Hiru dira ospitale-arreta behar duten eta ospitaleratuta dauden pertsonak, eta beste 73 Gipuzkoako egoitzetatik eratorritako COVID-19 kasuak artatzeko erreferentziazko bi zentroetan ari dira artatuak izaten, Eibarko Ospitaleko gizarte-solairuan eta Ordiziako San Jose zentroan. Abuztuaren 11n lehen positiboa atzeman zenetik, 97 adinekok gainditu dute gaixotasuna eta 43 pertsona hil dira.

  

1495