Ingurumen Eguna
Ingurumen Eguna
Ekainaren 5a, Ingurumenaren Mundu Eguna
Nazio Batuek ingurumenaren alde aldarrikatutako egunik garrantzitsuena da Ingurumenaren Mundu Eguna.
Aurten, Kanada anfitroi duela, Ingurumenaren Mundu Egunak betekizun du «Jendea naturarekin harremanetan jartzea», eta goiburu du «Naturarekin Bat Izan Eta».
Aurtengo gaiak gonbidatzen gaitu gogoeta egitera naturan dugun lekuaz eta harekiko dugun mendekotasun estuaz. Ildo horretan, Martin Luther Kingen hitzek –esan baitzuen “mundua bihar amaituko dela jakingo banu ere, nik, hala ere, zuhaitz bat landatuko nuke”– gogoetara gonbidatzen gaituzte, eta, hitz horiek, urteak pasa ahala, balio eta esanahi handiagoa hartzen dute.
Eguna ospatzeko, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak familia guztiak gonbidatzen ditu datozen egunetan bisitatzera Gipuzkoako Lurraldeko parke naturalak eta naturagune babestuak, eta ibiltzera bide berdeetan barrena. Garrantzitsua da aire zabalera ateratzea, naturaguneetan sartzea, horiek balioestea eta ederrestea, eta Lurra babesteko deia sustatzea.
Mundu Egunaren inguruan sare sozialetan argitaratzen dituzten mezuetarako, Nazio Batuek traol-hitz hauek erabiliko ditu: #NaturarekinBatIzanEta eta #IngurumenarenMunduEguna. Bidenabar, mundu guztia gonbidatzen du hitz egitera gogokoen duen parke naturalaz edo gustukoen duen naturguneaz. Mundu Egunean zehar, irudirik eta istoriorik hunkigarrienak argitaratuko dira NBEren plataforma digitaletan. Abagune egokia da Gipuzkoako natura planetako bazter guztietara hurbiltzeko.
1949