Eibar-Maltzaga bidegorriak Bikefriendly-2021 saria jaso du bizikleta azpiegitura kategorian
Eibar-Maltzaga bidegorriak Bikefriendly-2021 saria jaso du bizikleta azpiegitura kategorian
Eibar-Maltzaga bidegorriak inguruko herritar guztien aintzatespena du, baita Europakoarena ere, eta, orain, estatu mailan bizikleta bidezko mugikortasunean adituak direnen aintzatespena ere badu.
2021/07/01
• Rafaela Romerok, sari hau jasoz, gogorarazi du Eibar - Maltzagako bidegorria Europar Batasunak praktika onen adibide gisa proposatu duela eta Europako Funtsek finantzatu dutela ia osorik. Hala ere, diputatuarentzat aintzatespenik garrantzitsuena azpiegitura horren bidez elkartu behar zuten eskualdeko herritarrena da.
• Jon Iraola: “Sari hau, gure ingurunetik kanpoko erakunde batetik iritsi behar izan dena, ondo egindako lanaren isla argia da. Zalantzarik gabe, harro egoteko modukoa da Eibarrentzat eta eibartarrentzat gure bidegorria, herritarrek hainbeste alditan eskatutakoa izan dena, saritua izatea”.
Mugikortasun Departamentua Bikefriendly 2021 saria jaso du 'bizikleta azpiegitura' kategorian Eibar-Maltzaga bidegorriaren proiektuagatik. Sari honek Gipuzkoako Foru Aldundia aintzatesten du bizikletaz azkarrago, seguruago, erosoago, koherenteago eta intuitiboago zirkulatzeko beharrezkoak diren azpiegitura eta zerbitzu berriak diseinatu eta bultzatzeagatik.
Rafaela Romero foru arduraduna pozik agertu da albistearen berri izan duenean: "Poz handia ematen digu aitorpen horrek, eskualdean hain garrantzitsua eta atzeratua den proiektu hau gauzatzeko egindako ahaleginari balioa ematen baitio". Halaber, sari horrek "lurraldea bizikleten mugikortasunaren erreferente gisa" finkatzen du eta "lurraldeak mugikortasun iraunkorraren azpiegiturekin duen konpromisoaren beste adibide bat" dela esan du.
Sari honek Eibar-Maltzaga bidegorriaren exekuzioan egindako lana aitortzen du, "Ingeniaritzarako mugarritzat jotzen dena". 2,1 kilometroko luzerarekin oztopo tekniko handiak gainditu behar izan ditu, orografiagatik eta dagoeneko martxan dauden azpiegiturengatik.
Eibar-Maltzaga bidegorria Europar Batasuneko jardunbide egokien adibide gisa aukeratu zen, eta Eskualde Garapeneko Europako Funtsak finantzatu du oso-osorik, Euskadiko 2014-2020 EGEF Programa Operatiboaren esparruan. "Gipuzkoa mugikortasun jasangarriaren kudeaketaren adibidea da Europan".
Romerorentzat sari honek Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuaren helburua indartzen du. “Hau da, 3 ardatz dituen Gipuzkoa konektatu eta jasangarri batean lanean jarraitzea: Garraio publikoa txartel bakarrarekin, bizikleta bidezko mugikortasuna eta oinezkoen Mugikortasuna. Mugikortasun horren mugikortasun soziala bermatzeaz gain”.
Eibarko alkateak, Jon Iraolak, bere aldetik, adierazi du:Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun sailari egindako aitorpen hau, zalantzarik gabe, albiste ezin hobea da, Azitain eta Maltzaga arteko bidegorriaren garrantzia erakusten baitu. Proiektua gauzatzeko denbora asko igaro behar izan da, baina azpiegitura horrekiko eta Eibarrekiko konpromisoa irmoa izan denean, zati batzuen orografia konplexua eta inbertsio handia ez dira oztopo izan bidegorria egiteko, egunero pertsona askok erabiltzen dutena.
Gainera, Iraola, adierazi du “garrantzitsua da azpimarratzea gogor kritikatu dutela proiektu honetan irmoki sinetsi ez dutenek, baina sari hau, gure ingurunetik kanpoko erakunde batetik iritsi behar izan dena, ondo egindako lanaren isla argia da. Zalantzarik gabe, harro egoteko modukoa da Eibarrentzat eta eibartarrentzat gure bidegorria, herritarrek hainbeste alditan eskatutakoa izan dena, saritua izatea”.
Bizikletaren Hirien Sareak (RCxB) Gipuzkoako eta Pontebedrako Foru Aldundiari, bai Torreneko eta Iruñeko Udalari saritu ditu, bizikleta hiriko garraiobide gisa sustatzearen alde egindako lanagatik. Edizio honetan, guztira, RCxBri atxikitako erakunde publikoen 43 hautagaitza aurkeztu dira.
2291