Ekonomia Sustapena eta Proiektu Estrategikoak
Departamentua
Ekonomia Sustapena, Turismo eta Landa Inguruneko Departamentuak bi helburu nagusi ditu: Gipuzkoako ekonomiaren garapena bultzatzea eta inguru naturalak babestu eta zaintzea. Horretarako, berrikuntza eta ekonomiaren sustapenera bideratutako egitasmoak bultzatzen ditu sektore guztietan, baita lehen sektorean ere. Gainera, basoen eta naturaren kontserbazio eta kudeaketa bermatzen jarduten du. Betiere, udalerri txikien bizitza eta zerbitzuak sustatzea ahaztu gabe.
Aurrekontu partida
Ekonomia Sustapena eta Proiektu Estrategikoak, 2024an urteko aurrekontuarekin duen errendimendu estrategiko eta operatiboagatik:
Aurrekontua
73.590.977,33 €
Exekutatua
% 69,63
Ane Insausti
Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako Diputatua
Donostiarra (1984) eta bertako Tecnun-en telekomunikazio ingenieritza ikasitakoa. Euskara eta gazteleraz gain, ingelesez eta alemanez ere ongi moldatzen naiz. Municheko Unibertsitate Teknikoan Erasmus seihilekoa egin ondotik, Elangen-eko Fraunhofer Institut-en karrera amaierako proiektua egin nuen eta Nurembergeko Siemens-en bost urtez aritu nintzen proiektu internazionaletan lan eginez. Shanghaiko CEIBS-en burutu nituen MBA ikasketak, Chicagoko Northwestern Unibertsitatean azken hilabeteak osatuz. Inditex-en Arteixoko egoitzan sei urtez aritu nintzen Distribuzio arloan proiektu estrategikoak bultzatzen, 2020an Gipuzkoara Mubil fundazioko zuzendari lanetan aritzeko erronka onartu aurretik. Ildo honi jarraituz, Gipuzkoako Foru Aldundian Sustapen Ekonomiko eta Proiektu Estrategikoen diputatu bezala hasi naiz legealdi honetan.
Zuzendaritzak
Unai Andueza
Ekonomia Sustapeneko zuzendaria
Arlo honek gure lurraldeko sektore ezberdinen sustapen ekonomikoan eta enpresa lehiakortasunean jarduten du, ezagutza, garapen eta ekintzailetzaren bidez.
Jon Gurruchaga
Berrikuntzako zuzendaria
Zuzendaritza honen ardatza Gipuzkoako enpresen berrikuntza sustatzea da, teknologia berriei eta Informazioaren Gizarteari arreta berezia eskainiz.
Helbidearen webguneak
Koldo Peciña
Proiektu Estrategikoetako zuzendaria
Zuzendaritza honen helburua, zibersegurtasun, zahartzaro osasuntsu, mugikortasun adimenduna eta iraunkorra, gastronomia digitala edota euskal ikus entzunezkoen sormeneko lurralde estrategiak bultzatzea da.
Departamentuko aktualitatea
2017/02/07
'Bizilagun Sarea' proiektu berritzailea aurkeztu du Aldundiak
Gaur jardunaldia egin dute, Euskal Herria eta Kataluniako proiektu komunitario arrakastatsuak aztertuta, besteak beste
2017/10/09
'Etorkizuna Eraikiz', Bidasoa Activak antolatutako lan saioan
Imanol Lasa diputatuak dinamika aurkeztu die enpresetako eta hezkuntza zentroetako 40 ordezkariri
2021/06/10
'Gipuzkoa Digitala' programak indartuko du industriaren eraldaketa
2,3 milioiko laguntza programa bat onartu du, batez ere enpresa txiki eta ertainentzat, eta 3 laguntza lerro ezarri ditu.