Breadcrumb

Asset Publisher

Back Ekonomia Zirkularrari buruzko nazioarteko topagunea

Ekonomia Zirkularrari buruzko nazioarteko topagunea

Gipuzkoak Ekonomia Zirkularraren inguruko lider nazionalak eta nazioartekoak bilduko ditu «Ekonomia Zirkularrari buruzko Nazioarteko III. Topaketa» online edizioan.

2021/01/28

Hirugarren topaketa honen online edizioari esker, ekonomia zirkularraren arloko nazioko eta nazioarteko lider nagusiak bildu ahal izango dira, eta topaketaren gakoak huek izango dira: estrategiatik ekintzara pasatzea eta krisialditik erantzun berde batekin krisitik irteteko aukera eraikitzea.

Europar Batasuneko Ingurumen Batzordeko eta zirkulartasunaren arloko «Circular Change» Europako Institutuko ordezkariek ekonomietan zirkulartasunaren, berrikuntzaren eta iraunkortasunaren kontzeptua aplikatzeko jardunbide egokien kasu nagusiak aztertuko dituzte.

Jose Ignacio Asensio: «Gipuzkoaren helburua da birziklatzearen sektorea bikoiztea, eta, 2030erako, 10.000 lanposturaino iristea». «Aurten inoiz baino gehiago, ahalegin guztiak egin behar dira Gipuzkoaren egungo eredu ekonomikoa ekonomia zirkular bihurtzeko, era horretan, isurketak murriztea oinarri duen hazkunde estrategia batean oinarrituta eraiki dadin Gipuzkoa, lanpostu berriak sortuz eta gure bizi kalitatea hobetuz».

 

José Ignacio Asensio Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko diputatuak, Mónica Pedreira Ingurumeneko zuzendariak eta  Jon Olaeta Espainiako Birziklatze Federazioko (FER) presidenteak eta EURIC Birziklatze Industrien Konferederasioko Kontseilukideak urkeztu dute gaur goizean Ekonomia Zirkularrari buruzko Nazioarteko III. Topaketa, otsailaren 3, 4 eta 5ean egingo dena.

Ekimena Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Departamentuak sustatu du, EuRIC Birziklatze Industrien Europako Konfederazioa, FER Espainiako Berreskuratze eta Birziklatze Federazioa eta Euskal Herriko Unibertsitateko Ingeniaritza Eskolarekin lankidetzan. Aurten, lehen aldiz, modu birtualean egingo da, egungo egoera osasun egoera dela eta.

Topaketa online egiteari esker, ekonomia zirkularraren arloko parte hartzea erraztu da eta enpresa zein gizarte eremuan ekonomia zirkularrarekin zerikusia duten esperientzia zein proiektu nagusiak ezagutu nahi dituzten mundu osoko profesionalengana iristea espero da.

Topaketaren helburua da elkartzea enpresa mundua, ezagutzarena, soziala eta instituzionala, Gipuzkoa jasangarriago bat sortzen duten jardunbideetarantz aurrera egiteko. Topaketa da ekintza bat, zeinak sendotu egiten baititu Gipuzkoak bere buruari ekonomia zirkularraren arloan jarritako helburuak, hala nola diren % 70eko birziklatze tasa bat lortzea 2030. urtean, eta lurraldea Europan aitzindaria nahiz erreferentziala izatea ekonomia zirkularreko ereduetan.

Alde horretatik, aurten horrek guztiak berebiziko garrantzia hartu du; izan ere, pandemiagatik bizi izan dugun osasun krisiaren ondoren, politika eta jarduketa guztiak bizkortu egin behar dira, guztion artean normaltasun berri bat eraikitzeko. Ingurumeneko diputatu José Ignacio Asensiok adierazi duenez, «aurten inoiz baino gehiago, lurraldearen egungo eredu ekonomikoa ekonomia zirkular bihurtzera bideratu behar dira ahalegin guztiak, isurketak murriztea oinarri duen hazkunde estrategia batean oinarrituta eraiki dadin Gipuzkoa, lanpostu berriak sortuz eta gure bizi kalitatea hobetuz».

Horregatik, aurtengo edizioaren ardatza estrategiatik ekintzara igarotzea da. Ekonomia zirkularra errealitate gisa bultzatzeko unea da orain, eta, horretarako, estrategia horiek eraginkor egitea ahalbidetuko diguten ekintza zehatzak finkatzeaz hitz egin behar dugu. Horri dagokionez, besteak beste, Ladeja Godina «Circular Change» Europako Institutuaren sortzaile eta zuzendari nagusiak hitzaldi bat emango du. Bertan, ekonomietan zirkulartasunaren kontzeptua aplikatzeko jardunbide egokien kasu nagusiak azalduko ditu.

Horrez gain, aipagarria da Margarita Ruiz Saiz-Aja Trantsizio Ekologikoko Ministerioko Ekonomia Zirkularreko zuzendariorde nagusiaren parte hartzea: Green Recoveryren eta Itun Berdearen gako nagusiak emango dizkigu, hain zuzen ere krisialditik irteteko orduan eta hazkunde ekonomiko jasangarria bultzatzeko orduan.

Topaketan, GK Recycling osatzen duten Gipuzkoako birziklatzearen sektoreko enpresek ere parte hartuko dute. Bertan, Gipuzkoan garatzen ari diren aurrerapenak eta proiektuak azalduko dituzte, eta etorkizuneko proiektuetarako lankidetza loturak ezartzeko eta nazio zein nazioarteko beren proposamenekin posizionatzeko aukera izango dute.

Gipuzkoan, gaur egun, birziklatzearen sektoreak 5.000 lanpostu ditu Gipuzkoan, eta 500 milioi euro inguruko fakturazioa du. Ingurumeneko diputatu José Ignacio Asensiok adierazi duenez, «helburua da zifra horiek bikoiztea 2030erako, eta ekonomia berdea 10.000 lanposturaino iristea Gipuzkoan». Horregatik, ekonomia zirkularra «giltzarria da, ez bakarrik klima aldaketaren aurkako borrokan aurrera egiteko, baizik eta aldi berean, funtsezkoa da aberastasun eta ongizate iturri gisa Gipuzkoaren etorkizunerako ere» esan du Asensiok. 

IZEN EMATEAK:

Ekonomia Zirkularrari buruzko Topaketan parte hartu nahi dutenek jarraian ageri den inprimaki honetan eman beharko dute izena, urtarrilaren 21etik otsailaren 2ra:

https://forms.gle/2nsv7x2YmZbo4CHx9

Zalantzarik izanez gero edo informazio gehiago behar izanez gero, jarri harremanaren Ingurumen Zuzendaritzarekin edo idazkaritza teknikoarekin:

ingurumenzuzendaritza@gipuzkoa.eus edo leire@eckoing.com

 

Donostia, 2020ko urtarrilaren 21a

  

1497