Elikagaien zarrastelkeriaren aurka egiteko Ingurumeneko Departamentuak hitzarmena sinatu du Gipuzkoako Elikagaien Bankuarekin
Elikagaien zarrastelkeriaren aurka egiteko Ingurumeneko Departamentuak hitzarmena sinatu du Gipuzkoako Elikagaien Bankuarekin
Elikagaien zarrastelkeriaren aurka egiteko Ingurumeneko Departamentuak hitzarmena sinatu du Gipuzkoako Elikagaien Bankuarekin
Hitzarmen hau sinatuta, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak jarraituko du “Azken minutua” programari laguntzen.
José Ignacio Asensio Ingurumeneko Diputatuak eta José Manuel Pineda Gipuzkoako Elikagaien Bankuko Lehendakariak, hitzarmena sinatu dute gaur goizean Gipuzkoako Foru Aldundian.
Gaur egungo kalkuluen arabera, mundu osoan gizakiek kontsumitzeko ekoizten diren elikagaien herena inguru zarrasteltzen edo galtzen da, eta horrek kostu ekonomikoan eta ingurumenari lotutakoan eragina dauka. Gipuzkoan, zehazki, 120.000 tona elikagai zarrasteltzen edo galtzen da urtero. Horregatik, Gipuzkoako Foru Aldundia Gipuzkoako Elikagaien Bankuarekin batera hasi zen lanean 2007. urtean, herritarren artean “azken minutukoak” (galkorrak izan arren arazorik gabe kontsumi daitezkeen produktuak) gisa ezagutzen diren eta saldu ezin diren elikagai kontsumigarrien bilketa egiteko. Elkarlan emankor horri esker, azken urteetan 1.000.000 kilo elikagai inguru bildu eta banatu dira urtero, gutxi gorabehera, Elikagaien Bankuak biltzen duen elikagai kopuru osoaren %35a. Familia gipuzkoar askoren beharrak arintzeaz gain, arazorik gabe kontsumi daitezkeen elikagaiak hondakin moduan kudeatzea saihestu da, hondakinen hierarkiaren lehen mailari balioa emanez: Prebentzioari.
Ingurumeneko diputatuak azaldu du “alferrik galdutako elikagaiek herrialde bat osatuko balute, munduan berotegi-efektuko gas gehien sortuko lukeen hirugarren herrialdea izango litzake, Txinaren eta Amerikako Estatu Batuen ondoren”.
Hitzarmen hau sinatuta, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak jarraituko du “Azken minutua” programari laguntzen. Horretara, 200.000 euroko gehienezko ekarpen ekonomiko bat egingo du “Azken minutua” programako elikagaiak biltzea, biltegiratzea eta banatzea finantzatzeko eta Elikagaien Bankuari baliabide material eta giza baliabide nahikoak emateko, hartara Gipuzkoako Lurralde Historikoan egun duen sarea aurrera eramateko.
Ikuspuntu ekonomikotik, ekintza hau oso eraginkorra da, 10 faktorea baitu: Gipuzkoako Foru Aldundiak Elikagaien Bankuari ematen dion euro bakoitzeko, 10 euro elikagai fresko lortzen dira. Horrela, jarduerak gora egin du 2007tik gaur egun arte, atxiki doazen datuetan ikusten den bezala. Horrek aukera eman du Oiartzungo egoitza hobetzeko eta beste bat zabaltzeko Bergaran, zeina 2011n abiarazi baitzen, hartara Gipuzkoako lurralde osoa estaltzeko.
1463