Breadcrumb

Asset Publisher

Back Emakumeen etxeek komunitatea eta babes sareak sortzeko duten balioa ezagutaraziko du Aldundiak

Emakumeen etxeek komunitatea eta babes sareak sortzeko duten balioa ezagutaraziko du Aldundiak

Abenduaren 13an Tabakaleran egingo den jardunaldian, Gipuzkoa mailan egindako ikerketaren berri emango du Aldundiak, adituen eta eragileen eskutik

2023/12/01

Gipuzkoako udalerrietako Emakumeen Etxeen ereduari buruz egindako azterlanaren emaitzak plazaratuko ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak abenduaren 13an Tabakaleran, Donostian, Emakumeen Etxeak: Aukera berriak izenburua duen jardunaldian. Aldundiak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Organoaren eta  Estrategia Zuzendaritzaren eskutik, Gipuzkoako udalerrietako Emakumeen Etxeen eredua garatzeko egitasmo esperimental bat abiatu zuen 2021ean, eredu honetan sakontzeko helburuarekin, emakumeen ahalduntzerako eta indarkeria matxistaren kontra eragiteko ekipamendu estrategikoak baitira. Ikerketak agerian jarri duenez, ekipamendu publikoak izateaz gain, harremanak egiteko, sozializatzeko, komunitateak indartzeko eta babes sareak eraikitzeko espazioak dira Emakumeen etxeak eta horren balioa ezagutarazi nahi du Aldundiak.

Ikerketan ondorioztatu denez, emakumeen ahalduntzearekin, indarkeria matxistari aurre egiteko estrategiekin eta mugimendu feminista eta administrazio publikoen arteko harreman eta sareekin zerikusia duen funtsezko lana egiten dute Emakumeen Etxeek.  Hala,  jardunaldi honen bitartez, Gipuzkoako foru Aldundiak balioa eman nahi die gaur egun oraindik nahiko ezezagunak diren ekipamendu hauei. Berdintasunaren aldeko lanean, berdintasunerako zerbitzuen, gizarte zerbitzuen eta mugimendu feministaren arteko aliantzak sor daitezkeen ekipamenduak izan daitezkeela ondorioztatu da egindako lanketan, eta gobernantza eredu hurbilagoa eta parte hartzaileagoa izan ohi dutela adierazi dute egitasmoan garatutako zenbait ikerketek. Izan ere, ekipamendu publikoak izateaz gain, harremanak egiteko, sozializatzeko, komunitateak indartzeko, babes sareak eraikitzeko espazioak dira. Gainera babesa instituzioetatik etortzeaz gain, gainontzeko partaideengatik ere eratortzen da eta hor ikusten da Emakumeen Etxeek komunitateak sortu ditzakete, hainbat ikerketak erakutsi duten moduan. Komunitatetik eta ahalduntzetik emakumeen beharrak asetzeak eragin oso positiboa du emakumeek bizi duten eguneroko indarkerietan, bai eta zuzenean indarkeria matxista pairatu duten emakumeengan ere.

  

1578