Aldundiko museoek Emakumeen Nazioarteko Eguneko ospakizunarekin bat egin dute
Aldundiko museoek Emakumeen Nazioarteko Eguneko ospakizunarekin bat egin dute
Gipuzkoako foru aldundiko museoen programa
Gipuzkoako Foru Aldundiko museoek, Igartubeiti Baserri Museoak, Untzi Museoak eta Zumalakarregi Museoak Emakumeen Nazioarteko Eguneko ospakizunarekin bat egiten dute ondorengo jarduerak antolatuz:
- Igartubeiti Baserri Museoa:
Martxoak 13, igandea
Emakumeak landa ingurunean IV Jardunaldia
12:30-12:45 // Bertako hazi barietatearen garrantzia aurkezpena
12:45-14:15 // Haziak helduentzako tailer praktikoa
Jaime Ortiz de Urbina biologoak, ingurumen teknikariak eta Euskal Herriko Hazien Sareko lehendakariak eskainiak.
12.45-14.15 // Haziak umeentzako tailerra
14:30 // Bazkaria
Helduentzako menua: 5,00 €
Umeentzako menua: 3,00 €
16:30 // Asier Altunaren Amama filmaren emanaldia
Familia bat, bi mundu. Jatorri bat, bi norabide. Baserria eta kalearen arteko gatazka, tradizioaren eta bizimodu berriaren arteko talka, guraso eta seme-alaben arteko ezin ulertua. Bizitza ulertzeko eta bizitzari aurre egite bi modu, elkarren aurka. Eta badoan mundu baten eta badatorren beste baten aurrean, lekuko isil, amama.
Ondoren, solasaldia, Asier Altuna zuzendariarekin.
Jardunaldiaren hizkuntza: euskara
Izena emateko azken eguna: martxoak 10
Izen emateak: igartubeiti@gipuzkoa.eus edo 943 72 29 78 telefonoan.
- Untzi Museoa
Martxoak 12, larunbata, 17:00etan
“Itsasoko emakumeak”. Familiei zuzendutako sormen tailerra.
“Emakumeak eta itsasoa” aldi baterako erakusketara bisita labur baten ondoren, parte-hartzaileek hamaika pertsonaia desberdin egingo dituzte material desberdinak erabiliaz. Marisa Egaña artistak zuzenduriko eta koordinaturiko sormen tailerra.
Hizkuntza: Elebiduna
5 urtetik gorako haurrak dituzten familiei zuzendua
Iraupena: 90 min
Taldea: Gehienez 25 pertsona
Prezioa: 3 € familiako (2 € Familia Txartelarekin).
Izen ematea: martxoak 11, ostirala baino lehen, 943 43 00 51 telefonora deituaz edo ondorengo inprimakiaren bitartez.
- Zumalakarregi Museoa
Martxoak 12, larunbata, 11:00etatik 13:00etara
“Bobinatze lana” belaunaldien arteko topaketa
“Made in Ormaiztegi: garapen industrialaren eredu bat" aldi bateko erakusketa dela eta, belaunaldi arteko topaketa bat antolatu dugu Maria Pilar Agirreren kolaborazioarekin. Bere laneko urte asko lan hauei eskaini dizkien pertsona, aspaldi Ormaiztegiko industrian hain sustraituta egon den jarduera hau ezagutuko dugu. Garaiko emakume langilea denez, bere esperientzia pertsonala kontatuko digu rotorra bobinatzen duen bitartean.
Hizkuntza: Euskara
Publiko orokorrari zuzendua
Doan
Aldez aurretik izena eman beharrik gabe
35 pertsonentzako mugatua
1566