Breadcrumb

Asset Publisher

Back Enpleguaren bidez inklusioa bultzatzeko estrategiak partekatu dituzte Aldundiak eta Jaurlaritzak

Enpleguaren bidez inklusioa bultzatzeko estrategiak partekatu dituzte Aldundiak eta Jaurlaritzak

Markel Olano diputatu nagusiak Elkar-Ekin Lanean foru estrategia aurkeztu dio Idoia Mendia Lan eta Enplegu sailburuari.

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu sailak lan bilera egin dute gaur goizean Donostian, lan ildoak eta gizarteratzeko eta enplegurako estrategiak lerrokatzeko, bi eremu hauetan bat egiten baitute bi administrazioen eskumenek. Markel Olano diputatu nagusiak eta Idoia Mendia Lan eta Enplegu sailburuak hartu dute parte bileran. Bertan, foru erakundeak Elkar-Ekin Lanean estrategiarekin orain arte egindako bidea ekimenaren etorkizuneko planak mahai gaineratu ditu Olanok. Estrategia honek Gipuzkoan bazterkeria egoeran edo egoteko arriskuan dauden pertsonei zuzendutako kalitatezko enplegu inklusiboa sustatzea du helburu.

Olanok gogorarazi duenez, gizarte desberdinkeriaren aurkako borroka da Foru Aldundiaren helburu estrategiko nagusia, are gehiago COVID-19 gaitzaren pandemiaren testuinguruan, eta Elkar-Ekin Lanean lehen mailako erreminta da ahalegin horretan. Azaldu duenez, estrategia Etorkizuna Eraikizen esparruan kokatzen da, eta, ondorioz, gobernantza eredu ireki eta elkarlanekoa da bere zutabetako bat. "Orain arte, Elkar-Ekin Lanean lan handia egiten ari da eskualdez eskualde, eta tokiko agentziak, enpresak, ikastetxeak, elkarteak… Lan-munduarekin lotutako eragile oro mobilizatzen ari dira, enplegu inklusiboa erraztuko duten sareak eratzeko", nabarmendu du. Testuinguru horretan, Eusko Jaurlaritza bazkide izateak duen garrantzian jarri du azpimarra.

Diputatu nagusiak sakondu duenez, Gipuzkoa lurralde “inklusiboa” da, garapen ekonomiko eta sozialaren eredu aurreratuaren alde egiten duena. "Enpresa eredu lehiakor, eraldatzaile, gizatiar eta jasangarriaren aldeko apustua egiten dugu, pertsona guztientzako kalitatezko enplegu inklusiboa sustatuko duena", nabarmendu du, arreta berezia jarriz bazterkeria egoeran edo bazterkeria arriskuan dauden pertsonetan, enplegagarritasun ertain edo baxuko langabezia egoeran daudenetan eta lan prekarietateko egoeran daudenetan. "Indarrak batzea da arlo honetan eraginkorrak izateko modurik onena", azpimarratu du.

Foru Jauregian egin den bileran parte hartu dute, diputatu nagusiarekin batera, Jabier Larrañaga Sustapen Ekonomiko, Turismo eta Landa Inguruneko foru diputatuak; Jose Ignacio Asensio bigarren diputatu nagusiordeak: Maite Peña Gizarte Politikako foru diputatuak; eta Unai Andueza Proiektu Estrategikoetako foru zuzendariak. Eusko Jaurlaritzaren aldetik, sailburuarekin batera, Alfonso Gurpegui Enplegu sailburuordea ere izan da bileran.

  

2813