Breadcrumb

Asset Publisher

Back ETA-ren indarkeriaren amaieraren 10. Urteurrenean Irunen, Eibarren eta Donostian antzeztuko da "Rescoldos de paz y violencia" trilogia

ETA-ren indarkeriaren amaieraren 10. Urteurrenean Irunen, Eibarren eta Donostian antzeztuko da "Rescoldos de paz y violencia" trilogia

Obrez gain, mahai-inguruak egingo dira, eta ETAren biktimek, GAL-eko biktimek eta poliziaren abusuaren biktimek parte hartuko dute, baita politikako, kulturako eta komunikabideetako pertsona ezagunekin.

2021/10/08

Erakusketa batek eta Grand Place aldizkariaren zenbaki berezi batek osatuko dute kultura Departamentuaren programa ETA-ren indarkeriaren amaieraren X. Urteurrenean.

 

Harkaitz Millan Kultura diputatua “Kulturak pizgarria izan behar du herritarren kontzientzia kritikorako. Indarkeriaren eta terrorismoaren zentzugabekeria eta biktimen bizipenak izatea nahi dugu urteurren honen ardatz.

 

ETAren indarkeriaren amaieraren hamargarren urteurrena dela eta, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak hainbat jarduera programatu ditu, kulturaren ikuspegitik aztertzeko ETAren terrorismoak eta indarkeriak gure gizartean izan zuten eragina eta herritarrak gonbidatzeko gure historia hurbilaren kapitulu honi buruzko gogoeta egitera. Aurreikusitako ekimenen artean, honako hauek daude: antzerki-ziklo bat antzeztea eta bira egitea, María San Miguel egilearen hiru lanekin, Koldo Mitxelenan erakusketa bat egitea eta Grand Place aldizkariaren ale berezi bat argitaratzea.

 

“Kultura Departamentuaren ekimen honen helburua da Gipuzkoako gizarteari eskaintzea kultura-tresnak, herritarrek gogoeta egin ahal izan dezaten ETAren indarkeriaren 50 urteei buruz, indarkeria horrek gure iragan hurbilean eta gure egungo errealitatean izan dituen ondorioei buruz, eta askatasuna, aniztasuna eta giza eskubideak bermatuko dituen bizikidetza-esparru bat eraikitzeko geratu diren ondorio eta irizpideei buruz” adierazi du Harkaitz Millan diputatu sozialistak.

 

Antzerki-zikloak «Rescoldos de paz y violencia» izenburua du eta María San Miguel antzerkigilearen hiru obra biltzen ditu. Lan horiek ikuspegi desberdinetatik hurbiltzen dira indarkeria-ekintzara, eta testuinguru desberdinetan kokatzen dute. Zikloak Irunen, Eibarren eta Donostian egingo du bira, eta trilogiako obra bakoitza ondoz ondoko hiru jardunalditan antzeztuko da aipatutako udalerri bakoitzean. Antzezlanen ondoren, kulturako, politikako eta komunikabideetako pertsona ezagunek parte hartuko dute mahai-inguru batean. Horien artean, honako hauek aipatuko ditugu: Maixabel Lasa, Gorka Landaburu, Iván Ramos Torrano, Naiara Zamarreño, Sandra Carrasco, Alberto Muñagorri, Pili Zabala, Iñaki García Arrizabalaga, Josu Elespe, M. Carmen Hernández, Sara Buesa eta Inés Nuñez. Biktimekin batera, politika-, kultura- eta komunikabide-irudi aipagarriak egongo dira: Arantza González Egaña, Luis Rodríguez Aizpeolea, Pello Salaburu, Lourdes Oñederra, Isabel Urkijo, Eva Domaica, José Gabriel Múgica, Juanma Cano, Javier García Ramsden, Jesús Eguiguren edo José Luis Rodríguez Zapatero gobernuko presidente izandakoa.

 

Zikloaren lehen lanak, «Proyecto 43-2», bost pertsonek errealitatearen inguruan duten pertzepzio desberdina eta indarkeriaren aurrean duten erreakzioa azaltzen ditu, trama aitaren hilketaren urteurrenean eta familiaren txokoko afari batean kokatuta. Bigarren lanak, "La mirada del otro" izenekoak, biktima baten eta haren biktimagilearen arteko topaketa irudikatzen du, kartzela bateko aretoan, eta Langraiz bidea deiturikoari heldu zioten ETAko presoekin izandako topaketetan oinarritzen da. Trilogiako azken lana da «Viaje al fin de la noche». Bertan, seme-alabek gogoeta egiten dute bizikidetza-testuinguru bat eraikitzeko aukerari buruz, gure gurasoengandik jasotako mina eta herentzia gorabehera.

 

Antzerki-zikloa Irunen hasiko da, Amaia Kultur Etxean, urriaren 19, 20 eta 21ean; hurrena, Eibarren izango da, Coliseo Antzokian, hil bereko 26, 27 eta 28an; «Rescoldos de paz y de violencia» zikloaren Gipuzkoako bira Donostian amaituko da, Antzoki Zaharrean. Publiko orokorrari zuzendutako emanaldiak arratsaldez programatuko dira (19:00), eta goizeko saioak (12:00) aurreikusi dira DBHko bigarren zikloko eta Batxilergoko ikasleentzat.

 

Indarkeriaren amaieraren urteurrenarekin bat etorriz, urriaren 20an, Mario ONAINDIA Fundazioak Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuaren laguntzarekin editatu duen Grand Place aldizkariaren zenbaki berezia aurkeztuko da, «Fin de ETA, 10 años» izenburua duena. Argitalpenaren kolaboratzaile izan dira, besteak beste, Jesús Eguiguren, Patxi López, Gorka Landaburu, Ramón Jáuregui, Juan Luis Ibarra, Luis Rodríguez Aizpeolea, Gaizka Fernández Soldevilla eta Luis Castells, unibertsitateko adituak eta herri mugimenduekin eta biktimen elkarteekin lotutako pertsonak.

 

Kultura Departamentuak ETAren amaieraren inguruan antolatutako programazioa amaituko da Felipe Juaristi komisarioak antolatutako «Un largo y tortuoso camino» erakusketarekin. Azaroaren 4an egingo da aurkezpena eta Koldo Mitxelenan egongo da ikusgai. ETAren indarkeriak euskal kulturgintzan izan duen eragina islatzen du erakusketak, baita terrorismoaren gizarte-porrotan izan duen papera ere, hainbat eremu eta diziplinatako sortzaileen lanetik hasi eta herri mugimenduetako intelektual nabarmenen parte-hartzera arteko ibilbidea jorratuta.

 

 

  

1938