Breadcrumb

Asset Publisher

Back Etxeko laguntzarako ia 12 milioi euroko inbertsioa onartu da

Etxeko laguntzarako ia 12 milioi euroko inbertsioa onartu da

Helburua adinekoak edota mendekotasuna dutenak etxean eta ongi zainduta egotea bermatzea dela azpimarratu du Imanol Lasa bozeramaleak

Etxez etxeko laguntzarako 11.745.858 euroko inbertsioa onartu zuen asteartean Diputatuen Kontseiluak. Udal edo mankomunitateena da zerbitzu honen eskumena, baina Foru Aldundiak diru hau emanda laguntzen die ordainketan. “Zerbitzu hau oso garrantzitsua da”, azpimarratu du Imanol Lasa bozeramaleak: “Helburua da, ahal den neurrian, adinekoak edota mendekotasuna duten pertsonak ahalik eta denbora gehienean etxean bertan artatzea. Zerbitzu honekin, pertsona onuradunak etxean eta ongi zainduta egongo direla bermatzen dugu. Arreta egokirako tresna inportantea da”.

2015 urtean, orotara,  4.820 pertsonek jaso zuten etxez etxeko laguntza. Hauetatik %69 mendekotasuna duten pertsonak dira. Guztira  1.143.581 orduko zerbitzua eskaini zen, horietatik %78 (893.393 ordu), mendekotasuna duten pertsonen laguntzarako.

Uneotan, 2015eko abenduaren  31ko datuen arabera, 3.815 pertsonek dute etxeko laguntza zerbitzua; horietatik  2.369k mendekotasuna dute, eta 1.446 autonomoak dira.

 

  

1572