Breadcrumb

Asset Publisher

Back Euskal administrazioek lehen sektorearekiko hartutako konpromisoaren dekalogoa

Euskal administrazioek lehen sektorearekiko hartutako konpromisoaren dekalogoa

Euskadiko lehen sektoreak aurrez aurre erronka handiak dituen une batean gaude, eta euskal administrazioek baldintzarik gabeko babesa berretsi nahi die lehen sektoreko pertsonei, eta egiten duten lanari.

Euskal administrazioek lehen sektorearekiko hartutako konpromisoaren dekalogoa

Laguntza hori NPBk aurreikusten dituen tresnek eta jarduerek ahalbidetzen dutenaz harago doa; izan ere, bere garaian Euskadiko Nekazaritza Erakundeok eskatu genuen bezala, ez Bruselak, ez MAPAk, ez zuten aurreikusi eskualdeok geure plan estrategikoa izan genezakeenik. Plan estrategiko horri esker, jarduteko autonomia handiagoa eta kudeaketa hurbilagoa eta eraginkorragoa lortuko genituzkeen, gure lehen sektorearen eskaerei eta arazoei erantzuteko.

Azken 10 urteotan nekazaritza-politiken diseinuak eta kudeaketak izan duten birzentralizazioa Euskadiko nekazaritza-administrazioek sektorearen benetako beharrizanak sinplifikatzeko eta horiei erantzuteko behar dituzten esparruen kontrakoa da.

Dekalogo hau haiekiko dugun konpromisoaren isla da; baserritarrek, egunero, lurra landu ez ezik, gure tradizioak bizirik mantendu eta gure etorkizuna bermatu ere egiten baitute.Gainditu behar dituzten oztopoak ezagutzen ditugu, eta, ondorioz, euskarri tinko eta laguntzailea izan nahi dugu, gure nekazaritzako sektorearen ongizatea eta aurrerabidea bermatzeko.

Honen bidez dei egiten dugu elkarrekin jarduteko, erronkak gainditzeko baterako ahalegina egiteko, eta euskal nekazaritza-sektorea oparotasun, errespetu eta babesaren sinonimo izango den etorkizunerantz aurrera egiteko:

  1. EUROPAKO ARAUDIA MALGUTZEA ETA ESKUMEN-ESPARRUA DEFENDATZEA
  2. KUDEAKETAN LAGUNTZEA ETA LAGUNTZAK IZAPIDETZEA
  3. ELIKADURA KATEAREN LEGEA GARATZEA
  4. NEKAZARITZA-LURZORUAREN ERABILERAREN KONTSERBAZIOA ETA SUSTAPENA
  5. INGURUMEN-POLITIKAK NEKAZARITZAKO JARDUERAREKIN SENTSIBILIZATZEA
  6. BELAUNALDIAREN ERRELEBOAREN ETA EMAKUMEAK SEKTOREAN PRESENTZIA / LIDERGO GEHIAGO IZATEAREN ALDE EGITEA
  7. SEKTOREAREN BEHARREI EGOKITUTAKO LAGUNTZA-NEURRIAK
  8. NEKAZARITZAKO ASEGURUAK INDARTZEA
  9. NEKAZARITZAREN SEKTOREAN TEKNOLOGIAREN ERABILEAR ETA BERRIKUNTZA SUSTATZEA
  10. LEHEN SEKTOREA AHALDUNTZEA
  

1385